>
Beste ekitaldi batzuk

Andramaixak, Andra Mari Jaien Egitaraua 2018

Andramaixak, Andra Mari Jaien Egitaraua 2018 en Aretxabaleta
Aretxabaleta
Lekua. Aretxabaleta
Data. 2018ko Abuztuaren 13tik
2018ko Abuztuaren 17ra

Ordua.
OrganizaAretxabaletako Udala

Aretxabaletako Andramaixak jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.

EGITARAUA:

Abuztuak 13, astelehena:

  • 18:00: Karta lehiaketa, Txosna gunean.

  • 20:00: "Mozkorra" tomatearen igoera eta txupinazoa, Txosna gunean.

  • Ondoren: Batukada, Txosna gunean.

  • 21:00: Herriko taldeen kontzertuak: Delirium, HKB eta Jasan, Txosna gunean.

Abuztuak 14, martitzena. Andramari Bezpera:

  • 13:00: Trikipoteoa, Txosna gunean.

  • 14:30: Gazte bazkaria, eta ondoren jolasak, Txosna gunean.

  • 16:00: Kanpai jotzea, Andramari jaiei hasiera emateko.

  • 16:00: XXXIX. Mus Txapelketa Herriko plazan.
    • Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira.
    • Izena ematea: 20 € (15:30-15:55).
    • Sari bereziak egongo dira herriko emakumez osatutako lehen bikoteentzat edo herriko bikote mistoentzat.
    • 1. saria 100 € / 2. saria 50 € / 3. saria 30 €

  • 17:30: Ur puzgarriak, Arlutzeko kantxan.
    • Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.

  • 18:00: Mikro irekia, Txosna gunean.

  • 19:00: Herriko jaiei hasiera ofiziala emateko, Ikurrinari Agurra egingo zaio udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta.
    • Jarraian, Loramendi ikastola izan zenaren hasierako lekuko batzuek Pregoia irakurri eta Txupinazoa botako dute.
    • Bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna.

  • Jarraian: Bidasoako erraldoi eta buruhandien konpartsa.

  • 20:00: Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.

  • 21:00: Flashmob-a txosnetan, Txosna gunean.

  • 22:00: "DJ -KI FEST", Herriko plazan.

  • 23:00: "Draco" ikuskizuna, Troula taldearen eskutik. Kaleetan zehar.

  • 00:00: "DJ -KI FEST", Herriko plazan.

  • 23:00: "Perlata" taldearen kontzertua, Txosna gunean.

  • 00:00: "Pikarraituz Dj Set" , Txosna gunean.

Abuztuak 15, eguaztena. Andramari Eguna:

  • 10:00: Diana, herriko txistularien eskutik.

  • 11:00: Pilota partidak, herriko pilotari gazteen eskutik. Iturrigorri frontoian.

  • 11:00: Udalbatzarekin batera, Milagroko Bandaren bisita zaharren egoitzara.

  • 11:45: Elizbira.

  • 12:00: Meza Nagusia Andra Mari elizan.
    • Udalbatza bertan izango da, eta, elizkizunaren ostean, txistulariek joko duten "Alkate soinuaz" lagunduta aterako dira elizatik.

  • 12:30: Cía Barré : "Eskobien Atzetik" mimo ikuskizuna. Herriko plazan.

  • 13:30: Milagroko Musika Bandaren emanaldia. Durana kalean.

  • 17:00: Milagroko Bandaren kalejira.

  • 18:00: Zirku txikia, Txosna gunean.

  • 18:30: Afro Sound Systemen eskutik, kale animazioa.

  • 19:30: Antzerkia, Txosna gunean.

  • 22:30: Ebri Knigth eta Anita Parker taldeen emanaldia. Herriko plazan.

  • 01:00: Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa, Txosna gunean.

  • Ondoren: Kontzertua: The Big Mac, Txosna gunean.

Abuztuak 16, eguena. Haurren Eguna:

  • 10:00: Leintz Bailarako 80. txirrindulari lasterketa.
    • 23 urtetik beherako eliteko txirrindularien lasterketa.

  • Bitartean: Bizikleta jaia, 6-14 urte bitarteko neska-mutilentzat.

  • 11:30: Alkate txikiak eta alkateorde txikiak Pregoia irakurriko dute Udaletxeko balkoian, eta bertan dauden haurrentzako zapi banaketa egingo dute.
    • Ondoren, japoniar bonben jaurtiketa.

  • Ondoren: Haurren eskutik buruhandiak, Herriko plazan.

  • 11:45: Loreontziak apaintzeko eta maskarak egiteko tailerrak, Herriko plazan.

  • 13:00: Potxin eta Patxin Pailazoak Herriko plazan.

  • 14:30: Elkartasun bazkaria, Txosna gunean.

  • Ondoren: Kantaldia, Txosna gunean.

  • 16:30: Bitxiak, txapak eta aurpegi margoketa tailerrak, Herriko plazan.

  • 16:30: Gazte parkea: Quad pista, jumping-a, zezen mekanikoa eta puzgarriak. Herriko plazan.

  • 17:00: Euro bateko txartelak banatuko dira ekintzetan parte hartu duten haurren artean, herriko hainbat gozoki dendatan gastatzeko.

  • 19:30: Txorotxaranga kale animazioa, Kiliklon taldearen eskutik.

  • 20:00: Alkate txikiaren eta alkateorde txikiaren agurra eta oparien zozketa

  • 20:00: Trigger, Txosna gunean.

  • 22:00: Profesionalen arteko pilota partidak Iturrigorri frontoian.
    • Sarrera 10 €.
    • 4 ½: Arretxe II - Gorka
    • Binaka: Bengoetxea VI - Erasun / Arteaga II - Untoria

  • 22:30: "En Tol Sarmiento". Herriko plazan.

  • 23:30: Kontzertuak: La Furia + Bad Sound, Txosna gunean.

Abuztuak 17, egubakoitza. Kuadrillen Eguna:

  • 11:00: Diana, herriko txistularien eskutik.

  • 11:30: Animaliekin jolasak, Arno ganadutegiaren eskutik. Durana kalean.

  • Ondoren: Sokamuturra. Durana kalean.
    • Debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea.
    • Adin horretako lagunen bati ezbeharren bat gertatuz gero, Udalak ez luke erantzukizunik bere gain hartuko.

  • 12:00: The Joselontxos txarangaren etorrera.

  • 14:30: Herri bazkaria: Paella doan, Herriko plazan.
    • Paella bukatu arte banatuko da, baina norberak ekarri beharko ditu ogia eta edaria.

  • Bazkalostean: Kuadrillen arteko jolasak, Herriko plazan.

  • 15:30: Egurrezko jokoak haurrentzat, Herriko plazan.

  • 17:30: Animaliekin jolasak. Durana kalean.

  • Ondoren: Sokamuturra. Durana kalean.
    • Debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea.
    • Adin horretako lagunen bati ezbeharren bat gertatuz gero, Udalak ez luke erantzukizunik bere gain hartuko.

  • 18:00: The Joselontxos Txaranga. Kaleetan zehar.

  • 19:30: Egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen artean sari banaketa egingo da Herriko plazan.

  • 20:00: Rockalean taldea, kaleetan zehar.

  • 23:00: Golden Apple Quartet taldearen emanaldia. Herriko plazan.

  • Ondoren: Suzko Zezena. Herriko plaza, Durana eta Mitartetik zehar.

  • 23:00: "Los Zopilotes Ributaosi" , Txosna gunean.

  • 00:00: Erromeria, Txosna gunean.

  • 01:00: Txinoko katuaren banaketa, Txosna gunean.

  • Ondoren: Karaokea eta DJ Txekorra, Txosna gunean.

Lotura interesgarriak:
Andra Mari Jaiak - Aretxabaleta
Aretxabaletako Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento