>
Eszena

Antzerkia: "Todos contamos, todos actuamos"

Antzerkia:
Eibar
Lekua. Eibarko Portalea
Data. 2018ko Ekainaren 21a
Ordua. 19:00
Prezioa. Entrada libre

La Rueda konpainiak "Todos contamos, todos actuamos" antzezlana eskainiko du.

Agifesek La Rueda konpainiarekin elkarlanean antolaturiko ekimena antzerki sozialean oinarritua dago eta publikoa sentsibilizatzea du helburu, parte-hartzea sustatuz

Ekainaren 21ean "Todos Contamos, Todos Actuamos: Integrando a las personas con problemas de salud mental" antzezlana aurkeztuko da Eibarko Portalea kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. La Rueda konpainiak sortutako lana antzerki sozialean oinarritua dago eta publikoa sentsibilizatzea du helburu, parte-hartzea sustatuz. Antzerki mota honetan, publikoa antzezlanaren garapenaren parte da eta, kasu honetan, familiartean, lanean eta gizartean buru nahasmenduak eragindako arazoen konponbidean parte hartuko dute bertaratuek.

Doako sarrera izango duen emanaldiaren antolatzaile da Agifes, buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea. 2014 urtean estreinatu zenetik, Estatu osoko 2.000 ikuslek baino gehiagok hartu dute parte antzezlanean. Iaz Gasteiztik, Donostiatik eta 13 autonomia-erkidegoetako dozenaka udalerritik pasa ondoren, ikuskizuna Eibarrera iritsiko da aurten.

La Rueda konpainia

La Rueda ohiko antzerkitik aldentzen da ikusleekin eta publikoarekin harreman mota berriak eraikitzeko. Helburu horrekin, publikoak protagonistaren papera hartzen du antzezlanetan.

Lotura interesgarriak:
La Ruedaren weba
Agifes-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento