>
Jaiak

Aste Nagusia 2018: Erraldoi eta Buruhandiak

Aste Nagusia 2018: Erraldoi eta Buruhandiak en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2018ko Abuztuaren 11tik
2018ko Abuztuaren 18ra

Ordua.  
Prezioa. Entrada libre
OrganizaDonostia kultura

Donostiako Aste Nagusiaren barruan, ohizko Erraldoi eta Buruhandien konpartsa.

ERRALDOIAK BANAN-BANAN DESFILEAREN ORDENA JARRAITUZ

Arabar bikotea - Guardiako Dantzariak

  • Gizon-irudiak Katximorro irudikatzen du, Arabar Errioxako hainbat herritako (hala nola Guardiako) egun nagusiko desfilea zabaltzen duen irudia. Emakume-irudia Katximorroren segizioa laguntzen duen dantzari baten irudikapena da.

Nafar bikotea - Erronkari Araneko gazteak

  • Erronkariar bikotea irudikatzen dute gizon eta emakume irudiek. Erronkariar jantzia miretsia da, nola Nafarroan bertan hala Nafarroatik kanpo ere, eta herrialde horren ordezkarietako bat da, jantzietan.

Gipuzkoar bikotea - Itsasoarekin lotura duten pertsonaiak

  • Gizon-irudiak Orioko arrantzalea irudikatzen du: ohiko arpoia dauka, balea harrapatzekoa. Emakume-irudiak Pasaiako batelari bat irudikatzen du.

Bizkaitar bikotea - Nekazariak

  • Gizon-irudiak olagizon bat irudikatzen du. Emakume-irudiak erroskilagile bat irudikatzen du.

EGITARAUA 2018:

Abuztuak 11, larunbata:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Erdialdean eta Parte Zaharrean.
    • Ibilbidea: Easo, Urdaneta, Hondarribia, Askatasunaren Hiribidea, Hernani, Andia, Gipuzkoa pz, Elkano, Boulevard, S. Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, Abuztuaren 31 (San Telmo museoa)

  • 18:15: GOAZEN KANOIKADARA!!
    • IrteeraTrinitate plazatik.

  • 19:00: FESTA HASIERAKO KANOIKADA.
    • Alderdi Ederren.

Abuztuak 12, igandea:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Kontxa pasealekuan eta erdialdean.
    • Buruhandien jetsiera abuztuaren 31 kaletik eta Irteera San Telmo museotik (abuztuaren 31).
    • Ibilbidea:, abuztuaren 31, Nagusia, Hernani, Andia, Miramar, Kontxa pasealekua (Erlojuetaraino) Kontxa pasealekua, Easo, Urbieta, Arrasate, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa pz., Elkano, Boulevard, San Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, Abuztuaren 31 (San Telmo museoa).

Abuztuak 13, astelehena:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Erdialdean.
    • Buruhandien jetsiera abuztuaren 31 kaletik eta Irteera San Telmo museotik (abuztuaren 31).
    • Ibilbidea:, abuztuaren 31, Nagusia, Hernani, Andia, Txurruka, Getaria, Bilbo pz., Alfonso VIII, Artzai Ona, Loiola, Arrasate, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa pz., Elkano, Boulevard, San Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, Abuztuaren 31 (San Telmo museoa).

Abuztuak 14, asteartea:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Zurriola pasealekuan eta Gros auzoan.
    • Buruhandien jetsiera abuztuaren 31 kaletik eta Irteera San Telmo museotik (abuztuaren 31).
    • Ibilbidea: abuztuaren 31, Nagusia, Boulevard, Erregina Erregentea, Zurriolako zubia, Zurriola pasealekua, Ramon y Cajal, Katalunia pz., Ramon y Cajal, Zurriola pasealekua, Zurriolako zubia, Erregina Erregentea, Boulevard, S. Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, abuztuaren 31 (San Telmo museoa)..

Abuztuak 15, asteazkena:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Okendo plazan.
    • Buruhandien jetsiera abuztuaren 31 kaletik eta Irteera San Telmo museotik (abuztuaren 31).
    • Ibilbidea: abuztuaren 31, Narrika, Konstituzio plaza, Narrika, Boulevard (Irun Hiria Musika Bandarekin), Elkano, Gipuzkoa pz., Kamino, S. Katalina pz., Argentinar Errepublikaren pasealekua, Okendo pz., Bengoetxea, Gipuzkoa plaza, Elkano, Boulevard, Narrika, Fermin Kalbeton, Nagusia, Abuztuaren 31 (San Telmo museoa).

  • 18:45: DONOSTIAKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN emanaldia IRUN HIRIA MUSIKA BANDAREKIN.
    • Boulevardeko kioskoaren ondoan.
    • Erraldoiek eta buruhandiek Boulevardeko kioskoan geldialdia egingo dute, Irungo musika-bandaren laguntzarekin, bertan aritzeko

Abuztuak 16, osteguna:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Amara auzotik.
    • Irteera Anoetatik.
    • Ibilbidea: Aita Donosti pz., Illumbe, Baleazaleak, Irun plaza, Felipe IV., Aitzol parkea, Felipe IV., Isabel II., Madril hiribidea (zeharkatu), Isabel II., Aragoi, Ferrerias.

Abuztuak 17, ostirala:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Antiguatik.
    • Irteera Alfonso XIII plazatik.
    • Ibilbidea:, Matia, Benta Berri, Karmelo Etxegarai, Sert plaza (geldialdia), Simona Lajust, Zarauz, Benta Berri, Matia, Alfonso XIII plaza.

Abuztuak 18, larunbata:

  • 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK.
    • Alde Zaharrean eta Erdialdean.
    • Buruhandien jetsiera abuztuaren 31 kaletik eta Irteera San Telmo museotik (abuztuaren 31).
    • Ibilbidea: abuztuaren 31, Nagusia, Boulevard, Hernani, Andia, Gipuzkoa plaza, Elkano, Boulevard, San Juan, Fermin Kalbeton, Narrika, abuztuaren 31tik Zuloaga plazaraino.

  • 20:00-21:00: AGUR ERRALDOIA-AGUR ASTEARI.
    • Konstituzio Plazan.
      • ITZURUN Erraldoi eta burundien konpartsaren eta La Union ArtesanarEn laguntzarekin.

Erakusketak

  • San Telmo Museoa
    • www.santelmomuseoa.eus
    • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
    • Astelehenetan itxita jaiegunetan izan ezik
      • Aste Nagusian zehar, Donostiako erraldoien konpartsa museoko klaustroan egongo da ikusgai (osteguna eta ostirala izan ezik)

Jai edo ospakizun tradizional orok musika eta dantza ditu osagarri. Erraldoiak Euskal Herriko jai-ekitaldien parte dira, eta kaleak girotzen dituzte dultzainaren eta txistuaren soinuarekin dantzan doazenean.

Lehen erreferentzia historikoek erlijio-prozesioetara garamatzate. XVIII. mendean, garrantzi txikiagoa izan zuten, ez baitziren egokitzat hartzen erlijio-ekitaldietan parte hartzeko.

XIX. mendean, berriz, berreskuratu egin zen erraldoien ohitura, baina aldi hartan izaera profanoa eta herrikoia izan zuen. Handik aurrera, tradizioak bizirik iraun du, eta garai eta leku bakoitzeko pertsonaietara eta ohituretara egokitu da.

Dakigunez, 1660. urtean errege-erregina mairuak irudikatzen zituzten zazpi erraldoi-bikotek desfilatu zuten Donostiako kaleetan barrena, ezpata-dantzekin eta hanketako kaskabiloekin batera. Segizioaren amaieran, balea baten izugarrizko irudi bat eraman zuten.

Erraldoien ohiturak XIX. mende osoan iraun zuen, baina Donostiako Belle Epoque-ko udako turistek nahiago zituzten beste entretenimendu mota batzuk, hala nola zezenketak, bandaren kontzertuak eta su artifizialak.

1982an, berriz irten ziren erraldoiak Donostiako kaleetara. Erraldoi horiek San Juan eguneko pertsonaia mitologikoen desfilean parte hartzeko egin ziren, baina desfilea ez zen inoiz egin.

Buruhandi bakoitza hirian dauzkagun festen irudikapena da: danborraria, kantinera, sukaldaria; kaldereroak; iñudea eta artzaia; arlekina eta pierrota (inauteriak irudikatzen); Aste Nagusia Belle Epoqué-eko bikote batekin; eta azkenik, Santo Tomaseko jaia.

Itzurun Elkarteko kideak betidanik eraman dituzte erraldoi hauek, hau da, 1982tik.

Lotura interesgarriak:
Donostiako Aste Nagusia
Donostia Kultura
San Telmo Museoaren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento