>
Zinema

Donostia Zinemaldia 2018: Haurrentzako Zinema

Donostia Zinemaldia 2018: Haurrentzako Zinema en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
. Donostiako beste auzo eta guneak
. Desde el 21 de septiembre de 2018
al 29 de septiembre de 2018

.  
.
OrganizaDonostiako Zinemaldia

Donostia Zinemaldiaren "Haurrentzako Zinema" saila ez da lehiatzeko saila, eta bereziki haurrei zuzendutako filmen estreinaldiak biltzen ditu.

Pelikulen zerrenda:

Les as de la jungle / The Jungle Bunch (Ohianeko kuadrila)
David Alaux
Frantzia
Maurice pinguinoa da erabat Baina tigre bat darama bere baitan! Tigre eme batek hezitako pinguino hau, itsas hegaztia izatetik urrun, kung-fuko profesional bihurtu da. Lagunekin batera, hemendik aurrera oihanean ordena eta justizia ezartzeko ahaleginak egingo ditu Mauricek, bere amak egin ohi zuen bezala. Baina Igorrek, jarraitzaile babuino mozolo samarrez inguratutako koala gaiztoak, oihana suntsitzeko asmoa du


Maya the Bee: The Honey Games (Maya Erlea Ezti-Jokoak)
Noel Cleary, Alexs Stadermann
Alemania
Maya erle gogotsuak Buzztropoliseko enperatrizarekin hanka sartzen duenean, intsektu erreboltarien talde batekin elkartu beharko du Eztiaren Jolasetan parte hartu eta, horrela, bere Erregina eta bere erlauntzeko kideak salbatzeko.


Paddington 2
Paul King
Erresuma Batua - Frantzia
Paddington dagoeneko zoriontsu bizi da Brown familiarekin Windsor Gardensen, eta komunitateko kide maitea da han, edonora doala ere poza eta marmelada banatzen baititu. Luci izeba maitearen ehungarren urtebetetzerako opari ezin hobearen bila, trokelatutako liburu bitxi bat aurkituko du Gruber jaunaren antzinako gauzen dendan, eta erosi ahal izateko lantxo batzuk egiten hasiko da Paddington. Baina liburua lapurtzen dutenean, Paddingtonek eta Brown familiak aurkitu beharko dute lapurra nor den


Richard the Stork (Richard Zikoina)
Toby Genkel, Reza Memari
Alemania - Belgika - Luxenburgo - Norvegia
Richard txolarrea zikoina familia batek adoptatu eta hezi du, eta haietako bat dela sinetsita dago. Baina arazoak sortuko dira zikoinak, hegazti migratzaileak direnez, Afrikarantz abiatzen direnean negua ematera. Richardek ere haiekin abiatu nahi du, eta Europa osoan zehar autostop egiten hasiko da, autobusez, trenez nahiz itsasontziz, hontza xelebre batekin eta disko-musika abesten duen perikito dibertigarri batekin, bere zikoina familiari haietako bat dela frogatu nahian.


Sagu & Pagu: Büyük Define / Sagu and Pagu (Sagu eta Pagu: Altxor Handia )
Engin Bastürk
Turkia
Baziren behin baso eta larre eder batzuk, eta bertan izaki guztiak bizi ziren zoriontsu eta harmonian. Orain lehortea iritsi da. Bertako animaliek luze daramate gosez eta egarriz hiltzen. Zer edo zer egin behar da, egoera horri amaiera emateko irtenbide bat bilatu behar da. Dortoka bat buruan, altxor baten bila aterako dira, bizi duten egoera larria konponduko duelakoan. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia talde honentzat.


The Lego Ninjago Movie (Ninjago Lego)
Charlie Bean, Paul Fisher, Bob Logan
AEB - Danimarka
Ninjagon, onaren eta gaizkiaren indarrek elkar borrokatu beharko dute abentura epiko eta dibertigarri honetan. Hiria ohorez defendatzeko bizitzak jokatzeko prest, diziplinarik gabeko sei gaztek dohain handiko gerlari sekretuak direla frogatu beharko dute. Sensei Wu irakasle beterano eta jakintsuaren gidaritzapean, eta Lloyd "Ninja Berde" dutela buruan, Jay, Kai, Cole, Zane eta Nya hiria babesten saiatuko dira, munstroen, dragoi zibernetikoen eta robot erraldoietan doazen gainerako gaizkileen aurka. Haien etsaien artean Garmadon gerra-jauntxo zitala dago; kontua da, Ninja Berde gaztearen aita ere badela. Baina ez da borrokatu beharko duten gaizkile bakarra: Meowthra katu erraldoiak ere hiria ikaratuko du.

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Nazioarteko Zinemaldia - Donostia

euskera-castellano

Envíanos tu evento