>
Artea

Erakusketa: Estatu Mailako "Legazpi Hiria" Argazki Lehiaketa

Erakusketa: Estatu Mailako
Legazpi
Lekua. Legazpiko Kultur Etxea
Data. 2018ko Ekainaren 8tik
2018ko Ekainaren 29ra

Ordua.
Prezioa. Entrada libre
OrganizaLegazpiko Udala

Estatu Mailako "Legazpi Hiria" Argazki Lehiaketaren XIX. edizioan parte hartu duten eta sarituak izan diren argazkien erakusketa.

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko lehiaketa honetara, aurtengoan 87 egileren 344 lan aurkeztu dira, 50 Euskal Herritar eta 37 estatukoak. Azken urteetako partaidetzarik eskasena izan da, baina aurkeztutako lanen maila bikaina, ohi bezala.

Honakoak izan dira aurtengo irabazleak:

  1. SARIA: Pablo Perez Herrero (Urretxu), "Entre viñas" lanarekin.
  2. SARIA:Luis Maria Barrio (), "Tejedora de redes" lanarekin.
  3. SARIA: Jose Beut Duato (), "Timkat" lanarekin.
  4. HERRIKO SARIA: Iosu Garai Ibabe (Legazpi), "Poz babestua" lanarekin

Lehiaketa hau gainera, Argizaiola Sarirako baliagarria denez, Saria jasoko duen Pablo Perez Herrero, Jose Agustin Gurrutchaga eta Manu Barreiro Rodriguez hautatu ditu epai-mahaiak Sariketa honetarako.

Aurkezturiko lanetatik 50 lan aukeratu ditu erakusketa osatzeko, tartean irabazleak noski.

Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa gelan egongo da ikusgai ekainaren 29ra arte, astegunetan 17:30etatik 20:30etara.

Sari banaketa ekitaldia, ekainaren 8an, ostirala, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Sari banaketa ekitaldiaren ondoren irekiko da Erakusketa.

Informazio osatua eta argazkiak: http://ikatza.net/legazpihiria/

Lotura interesgarriak:
Ikatza Argazkilari Elkartearen weba
Legazpiko Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento