>
Artea

Erakusketa: Juan Manuel Castro Prieto

Erakusketa: Juan Manuel Castro Prieto en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kutxa Kultur Artegunea
Data. 2018ko Apirilaren 13tik
2018ko Uztailaren 1ra

Ordua.  
Prezioa. Entrada libre
OrganizaKutxa Gizarte Ekintza.

Kutxa Kultur Arteguneak Juan Manuel Castro Prietoren "Cespedosa" argazki erakusketa aurkezten du.

  • Komisarioa: Chema Conesa

Cespedosa de Tormes, erakusketaren ardatza, Salamancako probintziako bostehun bat biztanleko herri txiki bat da, egilearen gurasoen jaioterri eta bizitoki, hiriburura lekualdatu ziren arte, non jaio zen Juan Manuel.

Argazkilariaren bizi-inguruneko erreferentziazko lekua da Cespedosa. Haren haurtzaroaren, lehen oroitzapenen, gaztaroaren eta maitasunaren agertoki izan da, eta egilea behin eta berriz itzultzen da hara, eta bertan igarotzen ditu denboraldi luzeak. Argazkilariak ongarritutako soro sentimentala du herrian, eta bertan argazkietarako materiala aurkitzeaz gain, bere memoria arakatzen du, irudien berreraikuntzaren bidez. Haren lanak denboraren joanarekin sendotuz doan koherentzia lortzen du, eta fotografiatzeko modu batean zeharreko ibilbide etapadun bat sortzen du, diskurtso fotografiko bat eraikitzeko berezko moduan zeharreko ibilbide bat; diskurtso hori beste lan askoren jatorria da, eta aldi berean, egile ospetsu honen begiradaren ardatz antzemangarri eta nabaria.

Sei ataletan taldekatutako 184 argazkiren eta 2 bideo osagarriren bidez, Castro Prietok deskribapen hutsetik harago doan Cespedosa bat aurkezten digu, ohiko dokumentalismotik harago doana eta egilearentzat leku magiko gisa jarduten duena, bertan askatu egiten baititu bere ametsak eta sormenezko irrikak.

JUAN MANUEL CASTRO PRIETO

Juan Manuel Castro Prieto (Madril, 1958) modu autodidaktan hasi zen argazkilaritzan. 1990ean, Cuscora (Peru) bidaiatu zuen, Juan Manuel Díaz Burgosekin batera Martín Chambi maisu perutarraren positiboak egiteko, jatorrizko kristalezko plaketatik abiatuta. Lehenengo bidaia horren ondoren beste batzuk egin zituen Peruko hainbat tokitara. Bidaia horien emaitza izan zen Perú, viaje al sol (Peru, bidaia eguzkira) lana, arrakasta itzela lortu zuena PHotoEspaña (PHE) jaialdiaren 2001eko edizioan.

Hainbat sari jaso ditu, hala nola César Vallejo saria (Peru, 2001), Bartolomé Ros saria (PHE, 2002) eta Madrilgo Erkidegoko Argazkilaritzako saria (2003).
2015. urtean, Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen. Epaimahaiak "Espainiako argazkilaritzari edukian eta estetikan egindako ekarpena" aitortu zion artistari.
Egileak egunerokoaren ageriko logikaren atzean ezkutatuta dagoen errealitatea nabarmentzeko erabiltzen ditu argazkiak. Haren irudietan beti izaten da misterioa, ezinegona eta edertasuna. Argazkien atzean sinbologia sotil bat ezkutatzen da, irudiak zuzenean lotzen dituena artistaren iruditerian behin eta berriz agertzen diren gaiekin, jaiotzarekin, heriotzarekin, memoriarekin, sexuarekin eta erlijioarekin, besteak beste.

IKUSTALDI GIDATUAK

Doako ikustaldi gidatua igandero

  • 18:30ean euskeraz en euskera
  • 19:30ean gazteleraz

Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 251937 telefonoan, Aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

AUDIOGIDEN ZERBITZUA

CESPEDOSA. Juan Manuel Castro Prieto erakusketarekin batera audiogida zerbitzua lau hizkuntzetan(euskera, gaztelera, ingelesa eta fantsesa) aurki daiteke se acompaña de un servicio de audioguías en cuatro idiomas: Euskera, Castellano, Inglés y Francés

3€ audiogida bakoitzeko

Indukzio magnetikoko begizta-zerbitzua ere badago audifona "T" (telebobina) posizioan erabiltzen dutenentzat.

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta
Igandero 12:00etatik 13:30era
Prezio orokorra: 3€
Informazioak eta erreserbak 943 251937 telefonoan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

NIRE OROITZAPENEN KAXA

Nire oroitzapenen kaxa izeneko tailerrean, argazkiak gordetzeko kaxa bat sortzea izango da helburua. Parte-hartzaileek erakusketan ekingo diote fotografiatzeari, eta lehen urratsak egingo dituzte "oroitzapenak fabrikatzeko" jardunean, Castro Prietoren estiloari jarraiki

IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK

Ikustaldi gidatuak

  • Iraupena: 60 min
  • Jardueraren kostua: 60€

Bisita-tailerra

  • Iraupena: 90 min
  • Jardueraren kostua: 80€

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu.

Ordutegia:

  • Asteartetik igandera: 11:30 -13:30 / 17:00-21:00

Lotura interesgarriak:
Kutxa Kultur Artegunearen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento