Geoparkea - Marearteko Zabalgunea - Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen (euskeraz) en Mutriku | Diario Vasco >

Agenda

Turismoa

Geoparkea - Marearteko Zabalgunea - Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen (euskeraz)

Geoparkea - Marearteko Zabalgunea - Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen (euskeraz) en Mutriku
Mutriku
Lekua. Turismo Bulegoa
Data. Ekainaren 14a
Ordua. 10:30-13:45
Prezioa. 8,00 / 15,00 €
OrganizaMutrikuko Udal Turismo Bulegoa

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua.

Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.

Ohar garrantzitsua: Ibilbidearen zailtasun maila ertaina-altua da; 3 orduz ibili behar da haitzetan. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak (zola ez labaingarria duten oinetako itxiak eta erosoak), bastoiak eta ura eramatea.

Iraupena: 03:15
Bisitari kopuru mugatua: 20
Beharrezkoak: Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura.
Gutxieneko adina (urteak): 10
Prezioa: 15,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 8,00 € )

Irteera puntuak (Konsultatu)
Zumaiako turismo bulegoa. Errota Berri Landetxea, Sakoneta, Deba. edo Mutrikuko turismo bulegoa

MUTRIKU: Txurruka plaza z/g 20830 Mutriku Tel. 943 603 378
DEBA: Ifar kalea 4 20820 Deba Tel. 943 192 452
ZUMAIA: Kantauri plaza 13 20700 Zumaia Tel. 943 14 33 96

euskera-castellano

Envíanos tu evento