>
Eszena

Ipuin-kontaketak: Pello Añorga

Ipuin-kontaketak: Pello Añorga en Zumarraga
Zumarraga
Lugar. Zumarragako Udal Liburutegia
Fecha. 25 de octubre de 2016
Hora. 17:30
Precio. Entrada libre
OrganizaZumarragako Udala

Pello Añorga ipuin-kontalariak haurrentzako ipuinen euskarazko ipuin-kontaketaren saioa eskainiko du.

Oiartzungo ikastolan irakasle nintzela, mundu imajinarioak konpartitzen hasiko naiz haurrekin. Nola? Ba ipuinen basoan sartuta. Pozik sentituko naiz, inoiz baino biziago, inoiz baino osoago eta ipuinak kontatzen jarraituko dut gelaz-gelaz, batez ere 1983an, ibilbide fantastikoak sortuz.
Zoratuta nago, erabat joana, eta 1986an, ikastola utzi eta ipuinak kontatzearen abenturan hasiko naiz Euskal Herrian zehar, ipuinen maleta zaharra bezain berria lagun. Jada, genuen munduan sartu naiz eta maitagarriek laguntzen didate. Nik ez dut ezer egiten; beraiek dira ene gidariak. Idatzi dut: "Geure barnetik kanpora ateratzeko dira ateak, kanpora bidaiatzeko bideak; geure kanpotik barnera sartzeko ateak, barnera bidaiatzeko bideak".
Gaur egun ere berdin pentsatzen dut. Eta entzuten dut, eta ikusten, eta elkartzen, eta isiltzen, eta munduko kreatura guztiekin harremanetan jartzen, ipuinak lagun.
Ipuinen idazlea, irakaslea, ipuinen munduari buruzko jakintsua izatez aparte kontalaria da. Esango genuke haurren hipnotizatzailea da. Fantasiazko ordu beteaizango duzue gertaratzen bazarete.

Norentzat: 2011ko abenduaren 31 baino lehen jaioak.

euskera-castellano

Envíanos tu evento