June Fernández: Narrazio kazetaritza feminista en Donostia-San Sebastián | Diario Vasco >

Agenda

Hitzaldiak

June Fernández: Narrazio kazetaritza feminista

June Fernández: Narrazio kazetaritza feminista en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. San Telmo Museoa
Data. Ekainaren 14a
Ordua. 19:00
Prezioa. 0,00 €
OrganizaSan Telmo Udal Museoa.

10 ingobernables narrazio kazetaritza feministazko liburu bat da, baina ez, besterik gabe, sexu, gorputz eta genero aginduei men egiten ez dieten pertsonak protagonista izategatik. Prozesuari buruzko gogoetak partekatuko ditu egileak: zein historiak merezi duten, gure ustez, kontatzea; nola aurkeztu hartzaile askorengana heltzeko, nola inplikatzen garen haietan; nola zaintzen ditugun gure iturriak historia argiratua aurretik, bitartean eta ondoren.

Lanbide liluragarria da kazetaritza, interesatzen zaigun jendeak bere bizitza guri kontatzeko aitzakia ematen digulako. Kazetaritzari esker, June Fernández paseoan ibili ahal izan da merkatuan berakatza saltzen duen "El Ajero" adineko gizon homosexualarekin; emakume potoloen kolektibo feminista bat eratzearen lekuko izan da; arratsaldea eman du Ourenseko andre talde bat galtzen ari den herri jolas batean nola olgatzen zen ikusten. Jakin izan du zergatik doan beloz estalita Yasmin aktibista ezkertiar kritiko kubatarra.Eta haren lagun Antar-en historia azaltzeko, irakasle trans horrek ez duelako makurtu nahi eta hormonak hartu eta genero disforia aitortzeko egiaztagiri psikiatrikoa eskatu beharraren aurrean

June Fernandez:
Kazetaria. Pikara Magazine aldizkari feminista digitalaren bultzatzaile eta koordinatzaileetako bat. Argia aldizkariko zutabegilea da, eta eldiario.es, El Salto edo Bizkaia Irratia hedabideen kolaboratzaile izan da. 2016an, lehen kazetaritza narrazioak argitaratu zituen, 10 ingobernables, Libros del KO argitaletxean. Gustukoa du pertsona libre eta errebeldeen inguruko istorioak kontatzea, tabuak haustea eta sektarismoen aurkako zirkuitu etenak eragitea (berea ere barruan dela).

Moderatzailea: Arantxi Padilla
Antolatzen dute: Donostiako Udala-Lankidetza Atala / San Telmo Museoa
Laguntzaileak: Revista 5W / EHU/UPV

euskera-castellano

Envíanos tu evento