>
Musika

Kontzertua: Brad Mehldau Trio

Kontzertua: Brad Mehldau Trio en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kursaal
Data. 2018ko Uztailaren 27a
Ordua. 18:00
Prezioa. 25 €
OrganizaDonostiako Jazzaldia

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 53. edizioaren barruan, Brad Mehldau Trio taldearen kontzertua.

  • Brad Mehldau (pianoa)
  • Larry Grenadier (kontrabaxua)
  • Jeff Ballard (bateria)

Brad Mehldauri estimazio berezia dio Heineken Jazzaldiko publikoak, hainbat formatutan entzuteko pribilegioa izan baitu: bi kontzertu zoragarritan, hirukoan bata (2003) eta piano hutsekoa bestea (2009), Jesse Davis (1993), Joshua Redman (1994) eta Pat Methenyren (2007) taldeetako kide gisa, eta hirukoan, berriro, John Scofield eta Mark Guilianarekin, duela bi urte. Mehldauren nortasun musikala dikotomia bat da. Beste ezeren aurretik, inprobisatzailea da, bat-bateko ideia musikal batetik abiatuta -zuzenean, denbora errealean adierazten dela- sor litezkeen sorpresa eta harridura maite ditu. Baina izugarri miresten du, era berean, musikaren arkitektura formala ere, eta horrek jotzen duen guztian du eragina. Mehldauren kontzertua, bere ohiko hirukoarekin, aurtengo Jazzaldiko gogoangarrienetako bat izango dela dirudi.

Lekua: Kursaalgo Auditorioa.

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Donostiako Heineken Jazzaldia
Brad Mehldau-ren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento