>
Musika

Kontzertua: Cosmos Quartet + Noelia Rodiles

Kontzertua: Cosmos Quartet + Noelia Rodiles en Mutriku
Mutriku
Lekua. Santa Katalina Komentua.
Data. 2018ko Abuztuaren 22a
Ordua. 19:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaMutrikuko Udala

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 79. edizioaren barruan, Cosmos Quartet taldearen eta Noelia Rodiles pianistaren kontzertua.

  • Helena Satué, biolina
  • Bernat Prat, biolina
  • Lara Fernández, viola
  • Oriol Prat, biolontxeloa
  • Noelia Rodiles, pianoa

Cosmos Quartet

2014an sortu zen Cosmos Quartet, lau musikarien arteko adiskidetasunetik eta konplizitatetik. Musikari gazteak badira ere, aitorpen zabala eskuratu dute, eta duela gutxi lehen saria jaso dute Irene Steels-Wilsing Foundation Lehiaketan, Heidelbergen. Gaur egun, taldea European Chamber Music Academy delakoaren kidea da. Etorkizuneko proiektuen artean, 2019/20 denboraldian, Heidelbergeko Streichquartettfest 2019an eta Londresko Wigmore Hallen eman behar dituzten kontzertuak daude.

Noelia Rodiles

Azpimarratzekoak dira pianista honen ibilbidean Espainiako areto eta ziklo nagusietan egin dituen saioak, baita Alemania, Italia, Frantzia, Mexiko, Tunisia, Bolivian eta Jordanian eskaini dituen emanaldiak ere. Orkestrarekiko bakarlari gisa, zuzendari izan ditu Víctor Pablo Pérez, Michael Thomas, Marzio Conti, Ramón Tébar, Silke Löhr eta Pablo Mielgo maisuak, besteren artean. Esan izan dute hauxe dela "Espainiako pianismo berriaren, nazioarteko pianismo berriaren balio sendoenetako bat" (Justo Romero). Haren lehen diskoak, Ligeti-Schubert, Scherzo aldizkariaren "Hilabeteko disko bikaina" aitorpena izan zuen.

Egitaraua:

  • Schumann eta Shostakovich-ren obrak.

Bakarlari bezala nazioarteko ibilbide interesgarriak dituzten bost musikari gaztek, ganbera nahiz orkestra musikariak guztiak ere, euren indarrak batuko dituzte hari nahiz pianorako idatzitako bi kinteto zorrotzenetakoak interpretatzeko.

Lotura interesgarriak:
Mutrikuko Udala
Musika Hamabostaldia 2018 - Donostia
Cosmos Quartet-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento