>
Musika

Kontzertua: Gatillazo + Skakeitan

Kontzertua: Gatillazo + Skakeitan en Andoain
Andoain
Lekua. Nafarroa Plaza
Data. 2018ko Ekainaren 22a
Ordua. 23:30
Prezioa. Entrada libre
OrganizaAndoaingo Udala

Andoaingo San Juan jaien barruan, Gatillazo eta Skakeitan taldeen kontzertuak.GATILLAZO - 2003. urtean "La Polla" taldea desagertu ondoren EVARISTOk "Gatillazo" talde berria sortu du Txiki (La Pollako bateria), Tripi (La Pollako gitarrista), Osoron (Kañeria 13-ko gitarrista) eta Xabirekin (RIPko baxu-jolea) batera.
Aldaketa batzuk izan ondoren gaur egun taldea musikari hauez osaturik dago: Evaristo (ahotsa), Txiki (gitarra), Tripi (bateria), Mikel (baxua) eta Ángel (gitarra).
2016. urtean taldeak bere seigarren diskoa kaleratzen du: Como convertirse en nada.

SKAKEITAN 2008ko udaberrian sortu zen Donostiako Musika eskolan lau gazte elkartu zirenean: Borja (gitarra), Pello (guitarra), Aitor Valcarlos (trompeta) eta Axi (baxua), hain zuzen ere. Beranduago, taldea osatzen joan zen, Martin Bengoetxea (ahotsa), Ramon Ruiz de Garibay (tronboia) eta Xabi Belver (bateria) taldera batuz. Azken honen ibilbidea ez zen, baina, oso luzea izan eta hilabete inguru pasa ondoren Julen Idigorasek (Bateria) ordezkatu zuen.
2008ko abenduaren 6an eman zuten beraien lehen kontzertua, Letaman Gaztetxean, aretoa lepo eta giro elegantearekin lagunen artean. Hortik aurrera Gipuzkoako herri desberdinetatik deika hasi eta etengabe aritu ziren 2009ko udarararte kontzertuak ematen. Tarte horretan, Apirilean sartu zen Mikel Yanci (saxofoia) haize sekzioa sendotuz. Abuztuan beraien lehen lana izango zen Maketa prestatzen hasi ziren eta Irailan sartu ziren Billabonako Zas Pro estudiotan grabatzera.
Baina hurrengo hilabeteak ez ziren batere errazak izan taldearentzat. Ia momentu berean Martin, Ramon eta Yancik taldea utzi baitzuten. Formazioan aldaketa batzuk eginaz Skakeitanek inflexio puntu bat izan zuen udara hortan. Pellok abeslari rola hartu zuen eta izugarrizko indarra hartu zuen taldeak, eta Gorka Valcarlos (Aitor Valcarlosen anaia) sartu zen taldean tronpetarekin, bere anaia Aitorrek tronboia hartzen zuelarik. Ia urte beteko geldialdia ostean, Olatz Salvador izan zuten fitxaje berria teklatuetan. Itzulera kontzertua Kortxoenea Gaztetxea izan zen Piraten Maketa lehiaketako finalerdietan. Bertan, Aste Nagusian jotzeko aukerarekin sarituak izan ziren. Honek ate gehiago ireki zizkigun, tartean Piraten X. Urteurreneko abestia egiteko aukera.
2012an, Skakeitanen lehen diska ateratzeko garaia iritxi zela ikusi zuen taldeak,eta Apirila eta Maiatza bitartean grabatu zuten Aritz Harreguy-ren laguntzazHigain estudioan (Usurbil) aurkeztera goazen CD berria: "Ahots gabekoen ahotsa". Handik aurrera Bad Manners, Talco, Manu Chao, La Pegatina eta beste hainbat taldeekin jo dute, besteak beste.

  • Borja Anton - gitarra
  • Pello Armendariz - ahotsa eta gitarra
  • Asier Iriondo "Axi" - baxua eta koroak
  • Olatz Salvador - teklatuak eta koroak
  • Julen Idigoras - bateria eta koroak
  • Aitor Valcarlos - tronboia
  • Gorka Valcarlos - tronpeta

Lotura interesgarriak:
Gatillazo-ren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento