>
Musika

Kontzertua: Willis Drummond + Big Sound System

Kontzertua: Willis Drummond + Big Sound System en Azpeitia
Azpeitia
Lekua. Urrestilla Auzoa
Data. 2018ko Ekainaren 22a
Ordua. 23:00

Azpeitiko Urrestilla auzoko San Juan jaien barruan, kontzertuak Willis Drummond eta Big Sound System taldeekin.

WILLIS DRUMMOND sekulan gelditzen ez den talde hauetakoa da. 2007an Anthology (autoprod) haien lehen diska kaleratu zutenetik, etengabe mugitu dira kontzertuak ematen, 5 urtez 200 kontzertu baino gehiago emanez festibaletan, gaztetxeetan bezala, Euskal Herrian, baita Belgikan, Frantzian, eta Estatuan. Diskografiari dagokionez, taldea bere bigarren lanarekin sartu zen kolektiboan (Willis Drummond, bIDEhUTS, 2009) eta horretan ere, orain arte etengabe jarraitu du bere bidea. 2010an, Psilocybenean grabatutako kontzertu bat kaleratu zuten (zuzenezkoak #2), eta 2011an Istanteak estudioko lana argitaratu.

2013ko azaroaren 19an Willis Drummond-en 4. albuma kaleratu zen: A ala B (bIDEhUTS, 2012). Diskak 10 kantu biltzen ditu, Karlos Osinagak eta Inigo Irazokik grabatuak Tolosako Bonberenean, eta Burke Reid-ek nahasiak Torontoko Bronco estudioan. CDaren edizioaz gain (digisleeve), LP bat ere kaleratu zen, baita bertsio digitala bandcamp plataformaren bidez. Artea, Ramon M. Zabalegiren obra izan da berriz ere (istanteak, Txinaurriak, ) eta litografia lan batean oinarritzen da.

2016ko azaroaren 16an taldeak bere azkeneko lana kaleratzen du: Tabula Rasa.

BAD SOUND SYSTEM - Euskal Herrian jamaikar kultura eta musika egiteko modua ulertu eta barneratu duen talderik bada, hori Bad Sound System talde Irundarra da. Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hauek maite dituenarentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia 10 urtez egindako ibilbide luze bezain oparoan. Euren zuzeneko indartsuengatik famatuak, gutxi dira gure herrialdean hirukote bilakatutako talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Izan ere, kontaezinak dira orain arte eskainitako kontzertuak. Euskal Herrian ez ezik, Frantzian, Catalunyan, Galizan, Andaluzian,etab... ere izan dute egoteko aukera eta ahaztu gabe, Mexiko eta Japonen zehar egindako birak, 2010 eta 2011an, hurrenez hurren, bakoitzeko hainbat herri eta hiri bisitatuz. Aipatzekoa ere, 2010ean Europako Reggae jaialdi garrantzitsuenetarikoa den Rototom Sunsplash-eko dancehall eszenatokian egindako saioa.
Honetaz gain, nabarmentzekoak dira BAD Sound System taldeak, betidanik, beste talde, DJ eta musikariekin egin izan dituen kolaborazio eta harremanak, bai Euskal Herrian, baita internazional mailan ere: Rude Hi Fi (Bologna-Dressden), ASK(EH), Fermin Muguruza (EH), Sorkun(EH), Lengualerta (Mexiko), Mungo`s Hi Fi (Eskozia), Fogata sound (Paris), Illbilly Hitec (Berlin), Jage (RubaDubMarket/Japon)... 2006an, Zu2aK izeneko plataforma eratu zuten, Reggaearen kultura Euskal Herrian bultzatzeko asmoz, batez ere Bidasoa aldean. Honi esker hainbat herrialde ezberdinetako Mc, Dj eta sound systemekin batera antolatutako saioez gozatzeko aukera izan du Euskal Herriko hainbat eta hainbat Reggae zalek.
BAD Sound System taldearen aurreneko lana, "Buiaka", Kontrakalea/Metak-en eskutik argitaratutakoa, taldearen ibilbidearen hasierakoa da, 2004koa, Zambra aretoan zuzenean grabatua. 2008an, Zu2aK eta Talka-ren laguntzari esker, izan zen kaleratua "Kalean" diskoa, taldearen bigarrena. Datorren abenduaren 5ean, Bonberenea Ekintzak-ek kaleratuko duen "Aldaketa" disko berriarekin emango dio BAD Sound System taldeak amaiera 2012.urteari. Argi dago zein den taldearen mezua, kapitalismoak erabateko porrota jasan duen aro honetarako.
"Aldaketa" diskoan, betiko indarrarekin hornitutako 12 kantu aurkituko ditu entzuleak, kontzientziak dantzan astintzeko prest. "Beti berdin" bezalako krisia sortu dutenen aurkako salaketa zuzen batetik, Rude Hi FI eta Lengualertarekin egindako "Word, Sound and Power" hitzaren indarraren goraipamenera arte, auzo harrotasuna hizpide duen "Rsistentzia", Mosku auzo Irundar mitikoari eskainitako abestia eta herrien askapenaren aldeko "Herri denak aske" abesti internazionalista bezalakoetatik igaroz. Erritmoak ere askotarikoak eta ekoizle desberdinek sinatutakoak, Hugo (Spartak-Fogata Sound), Dario (Bahatawi Records), Illbilly Hitec (Berlin), Dj Mau y Selektah Stepi (BAD Sound System), Weedy G, Jahtari, Jon Elizalde (Jontron), Santi Noriega (Baxua), Kortxo eta Mikel (Txalapartariak), Ras Miguel... Rap, Reggae eta Dancehall giroan guztiak, Kenitra eta Masta Mc-en hitzentzako paisaiarik onenak. "Aldaketa" diskaren diseinua, Punker (Rebel Sounds) mexikar lagunaren lan bikaina da, taldearen mezuaren irudikapen ezin hobea eta aurrekoan bezala,oraingoan ere, nahasketa eta masterizazioa Maikel-ek egin du, Bera-ko MIK Studio-an.
BAD Sound System eta Bonberenea Ekintzak zigiluaren arteko erlazioa ez da kasualitatea, duela urte asko hasitako erlazio baten fruitua baizik, "Aldaketa" diskoaren argitalpenarekin forma hartu duen elkarlana. Bad Sound Systemek argi dauka zein den bere tokia, eta hura ez dago kapitalaren aldamenean, bere parean baizik. Nuff respect to Masta, Kenitra & Stepi. Hau da BAD Sound System... ALDAKETA.

Lotura interesgarriak:
Willis Drummond-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento