>
Hitzaldiak

Kutxa Kultur Gauak 2018 - Hermanos Jaso

Kutxa Kultur Gauak 2018 - Hermanos Jaso en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Tabakalera
Data. 2018ko Abuztuaren 18a
Ordua. 20:00
Prezioa. 0,00 €
OrganizaTabakalera

Ud-ha 2018 - Tabakalerako Udako programazioa zabaltzan - Solasaldi interaktiboa "Hermanos Jaso" Youtuber-ekin + Meet&greet

JUDITH
2014an eman zuen bere burua ezagutzera YouTuben errezeta-bideoen bidez, baina oraintxe bertan era guztietako bideoak egiten ditu, edertasunetik entretenimenduraino doazenak. Aurten Batxilergoa amaitu du eta irailean buruan du Madrilera aldatzea bere anaia Fernandorekin publizitateari buruzko zerbait ikasteko. Bere zaletasun handiak kirola, grabatzea, argazkiak egitea, Suspenseko eleberri bat ere idatzi du, "Piscis" izenekoa.

FERNANDO
YouTubeko kanala arreba Judithek baino geroago ireki zuen. Irekitzeko arrazoia? Judithen bideo batean agertu zela, eta Judithen jarraitzaileek begiko izan zutela; beraz, mundutxo horretan sartu eta probatzea proposatu zioten. Hasieran lotsa ematen zion, baina, ongi pentsaturik, esan zuen: "Zergatik ez?", eta mundu horretan sartu zen. Bideoak eta argazkiak editatzeaz dakien guztia Interneti esker ikasi du, baina askoz gehiago jakin nahi luke gai horiei guztiei buruz; beraz, bere asmoa da ikastaroren bat egitea Madrilen bizitzen jartzen denean, horrela gehiago ikasi ahal izateko gai horietaz. Banako kanalaz gain, beste kanal bat ere badu arreba Judithekin, duela urte eta erdi baino gehixeago, ia bi urte, ireki zutena, eta ia milioi batjarraitzaile dituzte bertan.

Proiektu asko egin dituzte elkarrekin. Adibidez, iaz bira bat egin zuten Espainiako 8 hiritan zehar Carrefourrekin. Aurten, Carrefourrek berriro kontratatu ditu epaimahaiko izateko Madrilen Disney ondoan izandako ekitaldi batean. Eta "Fama, a Bailar" programaren azken edizioan ere egin dute lan, non beren tartea zuten lehiakideekin challenge-ak egiteko.


Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur Gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!

Lotura interesgarriak:
Hermanos Jaso (YouTube)

euskera-castellano

Envíanos tu evento