Haur ekitaldiak
Pelikula: "Colmillo Blanco"
Usurbilgo Cines Urbileko karteldegiaren barruan haurrentzako zinema emanaldiak "Colmillo Blanco" animazio pelikularen proiekzioarekin.
- Jatorrizko titulua: Croc Blanc
- Urtea: 2018
- Herrialdea: Frantzia
- Zuzendaritza: Alexandre Espigares
- Antzezleak: Animazioa
- Gidoia: Philippe Lioret, Serge Friedman, Dominique Monféry, Jack London
- Musika: Bruno Coulais
- Iraupena: 85 min.
Jack London idazle estatubatuarraren obrarik esanguratsuenetakoaren familia osorako animazio pelikula. Colmillo Blanco otso-zakur arro eta ausarta Kanadako iparraldeko Yukon lurralde basatian aske bizi da. Castor Gris eta bere Ameriketako tribu natiboarekin bizitzera doanean gizakiaren krudeltasuna ezagutuk du. Jabe krudel eta bihozgabeari saldua izango da, beste txakurren aurka borrokatzera behartua izango delarik. Gizakiarengan konfiantza berreskuratuko al du? Jaio dan lurraldean aske eta zoriontsu bizitzea lortuko al du?
Ordutegia:
- Egunero: 15:50 + 17:50
Lotura interesgarriak:
Colmillo Blanco pelikularen weba