>
Ikastaroak eta tailerrak

Ud-ha 2018 - Ubik Parkean

Ud-ha 2018 - Ubik Parkean en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Cristina Enea: Ingurumen Baliabideen Etxea
Data. 2018ko Abuztuaren 30a
Ordua. 11:30-13:30
Prezioa. 0,00 €
OrganizaTabakalera

Gazte xaia, lagunekin goiz-pasa parkean. Abuztuko ostegunetan, Cristina Eneara joango gara gure inguruko espazio eta elementuak birpentsatu eta eraldatzera: altzariak, etxolak, paisaia, hiria Denon artean, gaur egun dagoena ikusi eta gure erara moldatuko dugu.

Nagiak atera eta eskuak zikintzeko gogoz etorri!

Abuztuak 2 -- Altzarilariak
Gai al zara esertzean puskatuko ez den aulki bat egiteko? Saio honetan altzari bat diseinatu eta eraikiko dugu. Zenbat eseri/etzan ahal izango gara bertan aldi berean??

Abuztuak 9 -- Zuhaitzeko etxetxoa
Egin al dugu inoiz gure kasara egoteko txoko bat? Inguruak eskeintzen digunarekin eta material ezberdinekin esperimentatuz gure etxolatxoa sortuko dugu.

Abuztuak 23 -- Paisaia-ekintza
Natura eta bere baliabideak erabiliko ditugu naturaren formak eta ingurua eraldatzeko, Cristina Enean guztiok txoko berezi bat izan dezagun!

Abuztuak 30 -- Hiriak ba al du generorik?
Nolako hirian bizi gara? Zerk/nork agintzen du bertan? Guztiontzako hiri bat nahi dugu! Hiria eta generoa lantzeko dinamiketan jardungo gara saio honetan.

  • Hizkuntza: EU+ES
  • Pertsona Kopurua: 15
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: 12-16 urte

Lotura interesgarriak:
Ud-ha Egitaraua (PDFa)

euskera-castellano

Envíanos tu evento