>
Ikastaroak eta tailerrak

Zuzeneko artea: Naiara Palacios & Silvia Manzana

Zuzeneko artea: Naiara Palacios & Silvia Manzana en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Tabakalera - Kutxa Kultur Plaza
Data. 2018ko Ekainaren 5tik
2018ko Ekainaren 30ra

Ordua. 17:00 - 20:00
Prezioa. 0,00 €

Matilde eta burbuila proiektu multidiziplinarra da, eta Matilderen senarra burbuila bihurtzen den mementotik aurrera bien artean gertatzen den harreman-aldaketan sakontzen du. Jakintza-arloak zeharka lantzen ditugu bi puntuen arteko batze- eta banatze-bidea adierazteko.

Proiektua duela urtebete baino gehiago sortu zen, depresioaz eta bere albo-ondorioez helduentzako ipuin irudiztatua egiteko helburuarekin. Hortik aurrera, aldatuz doa eta istorio osoa esperimentalki tratatzen da eta performance bihurtzen da.

Naiara Palacios artista eta hezitzaile plastikoak Kutxa Kultur gunean egingo duen egonaldian, zuzenean ikusiko dugu hitz idatziaren eta irudiaren arteko bat-egitea, eta ilustrazioaren bidez hurbilduko gara lan honetara.

Datak: Ekaina 5 - 30 (Asteartetik larunbatera 17:00 - 20:00)
Kontaktua:
naiarapalacios@hotmail.com / @naiarapalacios (instagram)

Lotura interesgarriak:
Tabakalera

euskera-castellano

Envíanos tu evento