2018ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - EMAKUMEEN IKUSPEGITIK - BISITA KOMENTATUA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen asmoa da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.
Esperientzia honek gonbidatu egiten gaitu hiri erdiko kaleak oinez ibiltzeko, hain zuzen 2 orduan zehar deskubritzearren emakumeek nola itxuratu zuten egungo Donostia. Tour hau osatzeko, bizikletaz bisita daitezke emakumearen eta gizartearen ikuspegitik halaber interesgarriak diren beste auzo batzuk. Osagarri honek 3 ordura luzatzen du bisita guztira.
Sarriegi emparantza 9 (Go Local bulegoa) - Taldeak: 120,00 € oinezko bixita / 160,00 € txirrindaz bisita luze
ONDAREA: Emakumeen emaria da edizio honetarako aukeratutako gaia, eta jardunaldien espirituari jarraituz, testuinguru sozial eta kultural batean kokatzean, ondarea beste modu batean erakusten da. Kasu honetan, gure erronka da makumearen eginkizuna ikusaraztea ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian, beste alderdi askotan bezala, ezkutatuta edo kontuan hartu gabe egon baitira. Aukera ezin hobea dela uste dugu, UNESCOk 2015. urteko txostenean, Genero berdintasuna: ondarea eta sormena izenekoan, proposatzen duen moduan, emakumeek ondare esparruan jasan dituzten hutsuneak, isiltasunak eta diskriminazioak argitara emateko, bai ordezkaritzetan eta bai egindako ekarpenetan. Aurtengo jardunaldien programa 31 udalerritan gauzatuko da, modu homogeneoan banatuta lurraldean, eta guztira 80 ekitaldi antolatuko dira: gidatutako bisita eta ibilaldi kulturalak, hitzaldiak, ikuskizunak, etab. Horregatik guztiagatik, eskertu behar dugu, bereziki, kultur eragileen esku hartzea eta burutu duten lana, programatutako ekitaldi guztiak antolatzen. Hori horrela, jardunaldien gaiak eta kudeaketa partekatuak erabateko zentzua emango diete Ondarearen Europako Urtea ospatzeko ezarri diren helburuei batik bat, ondare kulturala pertsona guztiei, izan gizon izan emakume, dagokigula esaten denean, eta pertsona eta komunitateen parte hartzea sustatzen dugunean. Eta honen bidez, aurreko beste une batzuetan bezala, herritar guztiak gonbidatu nahi ditut parte har dezaten ondareaz gozatzera, programa honetako ekitaldien bidez, eta hausnartzera nola gainditu emakumearen ikusezintasuna eta marjinazioa.
Lotura interesgarriak:
Egitaraua (PDFa)