>
Hitzaldiak

2019ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - Mahai Ingurua - EUSKAL MENDIZALETASUNA ONDAREA / EMMOAREN AURKEZPENA

2019ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - Mahai Ingurua - EUSKAL MENDIZALETASUNA ONDAREA en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. San Telmo Museoa
Data. 2019ko Urriaren 17a
Ordua. 17:00
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaSan Telmo Udal Museoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Edizio honen ardatza izango da Ondarea plazara! Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak.

Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak pixkanaka-pixkanaka  desagertzen joan dira; era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren zenbait tresna ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak. Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare hori zaintzeko eta gordetzeko EMMOA proiektua bultzatzen ari dira.

Antxon Iturriza, mendiko kronista
Xabier Kerexeta, ondare kudeatzailea
Carmen Diez Mintegui, antropologoa



Antolatzailea: Euskal Mendizaletasunaren Fundazio Museoa


EMMOA Fundazioa
- Doan - 659 584 856 - info@emmoa.eus

62 jarduera aurkeztu dira, Gipuzkoa osoko 32 udalerrietan egingo direnak, eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez, hartara jendeak, egun batzuetan zehar, aukera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugaritara iritsi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean, gainera.

Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak esku-orriak inprimatu eta banatu ditu, gure lurraldeko aisialdi gune guztietan, liburutegietan eta kiroldegietan.

.

Lotura interesgarriak:
San Telmo Museoa
Egitaraua (PDF)

euskera-castellano

Envíanos tu evento