>
Turismoa

2020ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - BISITA GIDATUA DOLMENEN IBILBIDERA

2020ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - BISITA GIDATUA DOLMENEN IBILBIDERA en Bergara
Bergara
Lekua. Bergara
Data. 2020ko Azaroaren 1a
Ordua. 09:00-13:00
Prezioa. 0,00 ? €

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldien bosgarren edizioa antolatu-du Gipuzkoan. Jakina denez, jardunaldi-hauen helburua da Europako Kontseiluak abian jarri zuen ekimen bati erantzutea, zehazki, ondareari balioa emateko, hura herritarrengana hurbiltzeko eta haren kontserbazioaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko sustatutako ekimena-ri, betiere kontuan hartuta kultura on-dasunek duten eginkizun garrantzitsua, baliagarri baitira gizarte kohesioa eta kultura identitatea indartzeko. Europako Kontseiluak 2020ko jardunaldi haueta-rako proposatutako leloa ONDAREA ETA HEZKUNTZA da.

Karakatetik Irukurutzetara doan ibilbidean zehar hainbat monumentu megalitiko erakutsiko dira, ondare hori ezagutzeko eta ulertzeko erronkak eta igarkizunak planteatuz, baita mendilerro horretatik ikusten den paisaia ikusgarria, fauna eta flora ezagutzeko pistak ere. Jarduera hau 9 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, euren familiekin batera.

Tokia: Karakateko aparkalekua - 690 720 264 (Ordutegia 08:00-15:00) / karakate@galemys.com
Doan. Plaza mugatuak, 9 eta 12 urte bitarteko haurrak eta helduak.


Euskadin burutuko diren Ondarearen Europako Jardunaldiak Arabako etaBizkaiko aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatzen dira,partekatutako lan batetik abiatuta herritarrei jardueren programakeskaintzeko;  gainera, lan horren bidez, lurralde bakoitzeanegiten diren jarduerak ezagutzera eman nahi dira gainerakolurraldeetan. Elkarrekin egindako lan horri esker, Europako leloa gureerrealitate hurbilenera egokitzeko aukera dugu. Kasu honetan, hau dajardunaldien leloa lurralde guztietan: KONTAIGUZU ONDAREA! ONDAREA ETAHEZKUNTZA. Jardunaldi hauek helburu bikoitza dute: batetik, ondareareninguruko transmisioak, hedapenak, eta hezkuntzak ondarea kontserbatzekoduten garrantzia azpimarratu nahi da, horrela, herritarrek ondarea;eskuratu; gozatu eta gorde dezaten eta etorkizu-neko belaunaldiei  transmititu diezaieten. Eta, bestetik, motaguztietako hezkuntza erakundeek sortu duten ondare materiala etaimmateriala nabarmendu nahi da. Jakina denez, Aldundi gisa arlo honetandugun zeregin nagusia da pizgarri eta lagungarri izatea eragile askorenekarpenik gabe aurrera eraman ezin den programa bat gauzatzekoprozesuan, kontuan hartuta eragile horiek beren jarduera hedatzendutela lurralde osoan.

Aurten, gure ondarea ikusarazteko konpromisoa, ilusioa eta gogoaaurreko urteetakoak baino handiagoak izan dira, eta hori erronka handiaizan da parte hartu duten eragile guztientzat, COVID-19ak eragindakomurrizketak eta ziurgabetasunak direla eta. Jardunaldiak 40 udalerritanegingo dira, eta 107 jarduera eta 141 ekitaldi antolatu dira, formatuguztietan eta gustu etasentsibilitate guztietarako. Azkenik, baina ezhorregatik garrantzi gutxiagorekin, erakunde antolatzaile guztiekegindako ahalegin handia aitortu nahi dugu, eta ziur gaude Gipuzkoakoherritarrek ahalegin hori eskertuko dutela ONDAREAREN JAI honetan partehartuta.


BISITA EGIN AURRETIK

PLANIFIKATU - Planifikatu  ondo  ibilbidea.  Esku arteandaukazun programak kultur proposamen asko eta desberdinak eskaintzendizkizu, guztiak Gipuzkoako lurraldean. Programa arretazirakurtzea  gomendatzen  dizugu, planifikazio ona egin etaahalik eta jarduera gehienetan parte hartu ahal izateko. Gogoratubisita asko egiteko hitzordua eskatu behar dela aurretik.

BAIEZTATU Baieztatu, aurrez, programan agertzen diren datuak. Katalogohau jarduerak hasi baino dezen-te lehenago argitaratzen da; horregatik,datu batzuk, adibidez, ordutegiak, elkartzeko guneak eta abar, aldatudaitezke. Aukeratutako jarduerarekin batera agertzen den telefonoarekinharremanetan jarri behar zara, xehetasun guztiak baieztatzeko.

BISITA EGUNA

PRESTATU - Jantzi arropa eta oinetako egokiak Jarduera askotan,landabide eta bidezidorretan zehar ibili behar da; beraz, gomendagarriada oinetako eta arropa erosoak erabiltzea. Aurrekoaz gain, euria eginezgero, eraman euritakoa. Gomendio gehiago nahi badituzu, deitu jarduerabakoitzaren telefonora.

ORDURAKO EGON - Izan adeitsua taldearekin. Garaiz heldu; aztertuaurretik abiapuntura iristeko ibilbidea. Bisitan zehar, ez distraitubeste partehartzaileak eta adi egon gidaren jarraibideei. Zure iritziakhobetzen laguntzen digu. Horregatik, eskertzen dizuegu zure iritziakjakitea. Bisita amaitzen denean, jakinarazi gidari horri buruz dituzuniritziak. Gogobetetzeinkestak dauden le-kuetan, mesedez, hartu minutubatzuk betetzeko.




Lotura interesgarriak:
Egitaraua (PDF)

euskera-castellano

Envíanos tu evento