2026ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - HITZALDIA - Donostiako zigilua
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien edizio hau antolatu du, Europako Kontseiluak sustatua eta Europar Batasunaren lankidetzarekin. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. 2026. urteko leloa Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos da.
David Garmendia itsas modelismo aditua, 1297ko Donostiako Erdi Aroko zigiluari buruz ariko da hitzaldi honetan. Zigiluaren jatorrizko alea, Parisen gordetzen zena, desagertu egin zen, baina haren aztarnan merkataritza-ontzi bat agertzen zen. Gorde diren kopiei eta hizlariak berak bezalako itsas modelismo-adituen lanari esker, bestela ezagutuko ez genituzkeen Erdi Aroko ontziak ikertu eta eskalamodeloen bidez berreraiki ahal izan dira.
Gaztelania
Aquariumeko aretoa
Fundación Oceanográfica de Gipuzkoa - 943 440 099 / conservacion@aquariumss.com
Doan. Kopuru mugatuak.
Aurtengo helburua arriskuan dagoen kultura-ondarea eta hura babesteko, transmititzeko eta bizirik mantentzeko moduak ikusgai jartzea da. Edizio honetako jarduerak hiru lan-ildoren inguruan egituratzen dira -Biziberritu, Babestu eta Berrirudikatu-, gure ondareak gaur egun dituen erronkei buruzko begirada berriak eskaintzen dituztenak, eta ikerketak, kontserbazioak, sormenak eta gizartearen parte-hartzeak bere etorkizuna nola lagun diezaioketen erakusten dutenak.
Programak 98 jarduera baino gehiago ditu: 157 ekitaldi izango dira guztira, eta 36 udalerritan eramango dira aurrera.
BISITA EGIN AURRETIK PLANIFIKATU
Planifikatu ondo ibilbidea. Esku artean daukazun programak kultur proposamen asko eta desberdinak eskaintzen dizkizu, guztiak Gipuzkoako lurraldean.
Programa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, planifikazio ona egin eta ahalik eta jarduera gehienetan parte hartu ahal izateko. Gogoratu bisita asko egiteko hitz-ordua eskatu behar dela aurretik.
BAIEZTATU
Baieztatu, aurrez, programan agertzen diren datuak.
Katalogo hau jarduerak hasi baino dezente lehenago argitaratzen da; horregatik, datu batzuk, adibidez, ordutegiak, elkartzeko guneak eta abar, aldatu daitezke.
Aukeratutako jarduerarekin batera agertzen den telefonoarekin harremanetan jarri behar zara, xehetasun guztiak baieztatzeko.
Lotura interesgarriak:
Egitaraua (PDF)