>
Hitzaldiak

2026ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - HITZALDIA + ERAKUSTALDIA - Zinema sagardotegia

2026ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak - HITZALDIA + ERAKUSTALDIA - Zinema sagardotegia en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2026ko Urriaren 5tik
2026ko Urriaren 13ra

Ordua. 20:00..
Prezioa. 55,00 ? €

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldien edizio hau antolatu du, Europako Kontseiluak sustatua eta Europar Batasunaren lankidetzarekin. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. 2026. urteko leloa Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos da.

Sagardoaren kulturan barrena bidaia bat egitera animatzen zaitugu, sagardoaren elaborazioa eta Gipuzkoako sagardotegien historia ezagutzeko. Txot ezberdin baten bidez, zineaz eta kontakizun interesgarriez lagunduta, Gipuzkoako nortasunari lotutako tradizio bat hobeto ezagutuko duzu. Sagardoaren atzean ikusten ez den historia eta kultura oso bat dagoela deskubrituko duzu; dastatzen lagunduko dizugun kultura-ondare ukiezina, denboran zehar eraldatu eta belaunaldiz belaunaldi transmititu den tradizioa. Jarduera honen bidez, sagardotegiei lotutako ezagutzetara, ohituretara eta esanahi kulturaletara hurbildu ahal izango zara. Txirritan itxarongo zaitugu, historia, ikus-entzunezkoak eta sagardoaren kultura uztartzen dituen esperientzia bat bizitzeko.

Euskara + gaztelania
San Bartolome kalea, 32
Urriak 5, 13 | 20:00
Donostilandia + Txirrita - 943 467 638 / info@txirritasagardotegia.com
55 €. Kopuru mugatuak / Aldez aurreko izen-ematea

Aurtengo helburua arriskuan dagoen kultura-ondarea eta hura babesteko, transmititzeko eta bizirik mantentzeko moduak ikusgai jartzea da. Edizio honetako jarduerak hiru lan-ildoren inguruan egituratzen dira -Biziberritu, Babestu eta Berrirudikatu-, gure ondareak gaur egun dituen erronkei buruzko begirada berriak eskaintzen dituztenak, eta ikerketak, kontserbazioak, sormenak eta gizartearen parte-hartzeak bere etorkizuna nola lagun diezaioketen erakusten dutenak.
Programak 98 jarduera baino gehiago ditu: 157 ekitaldi izango dira guztira, eta 36 udalerritan eramango dira aurrera.

BISITA EGIN AURRETIK PLANIFIKATU
  Planifikatu ondo ibilbidea. Esku artean daukazun programak kultur proposamen asko eta desberdinak eskaintzen dizkizu, guztiak Gipuzkoako lurraldean.
Programa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, planifikazio ona egin eta ahalik eta jarduera gehienetan parte hartu ahal izateko. Gogoratu bisita asko egiteko hitz-ordua eskatu behar dela aurretik.

BAIEZTATU
Baieztatu, aurrez, programan agertzen diren datuak.
Katalogo hau jarduerak hasi baino dezente lehenago argitaratzen da; horregatik, datu batzuk, adibidez, ordutegiak, elkartzeko guneak eta abar, aldatu daitezke.
Aukeratutako jarduerarekin batera agertzen den telefonoarekin harremanetan jarri behar zara, xehetasun guztiak baieztatzeko.

Lotura interesgarriak:
Egitaraua (PDF)

euskera-castellano

Envíanos tu evento