>
Artea

Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa.

Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa. en Aia
Aia
Lekua. Agorregiko Haizerrota eta Burdinola
Data. 2025ko Martxoaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €
OrganizaPagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr

XVIII. mendeko burdingintza, errotekin osatua, bere garaian izan zen bezela ageri da.

Pagoeta Parkea. Aia.

Agorregiko multzoan burdinolak eta lau errota ikus daitezke, urtegi, presa eta ataparek osatzen duten azpiegiturarekin batera. Burdinola eta errotak martxan jartzerakoan, XVIII. mendeko ezagueraren araberako ur aprobetxamendua nolakoa zen erakusten da.

Multzo guztia ikusteko aukera dago, bai ura biltzeko urtegi, antapara eta ubideak, eta bai burdinolaren eta erroten eraikinak ere. Burdinola bi espaziotan banatua dago: ikaztegi edo biltegia, bata, eta lantegia, bestea, gabia, hauspoa eta labea dituena. Burdinolaren iguruan, errotak daude.

Ur baliabideen erabilpena ikusteko sistema interesgarria dugu. Burdinolako makinak eta errotak martxan jartzeko, aurretik sutegiko hauspoei eragiteko erabilitako ura jasotzen da beheko antaparan, hau da, errote eta olako gabia mugiarazteko ura biltzen duen ubidean. Goiko errotan harri bakarra dago, eta behekoan, berriz, bi, garia ehotzeko bata eta artoa ehotzeko bestea. Ibaian behera geste bi errota ere badira.

Bisita Gidatua

Martxoa-Ekaina - Igande eta jaiegunak
Uztaila eta Iraila - Larunbatak, igandeak eta jaiegunk
Abuztuak - Ostegunetik igandera eta jaiegunak
Urria-Abenduak 8 - Igande eta jaiegunak

Ordutegia: 11:15 (uskeraz) -12:00 (gaztelaniaz)
Izena eman aurrez eta sarrera hartu parketxean

Erreserbak eta informazioa: Iturraran Parktxea 943 835389 / iturraran@gipuzkoanatura.eus
https://www.gipuzkoanatura.eus/

Lotura interesgarriak:
Dossierra PDFa
Pagoetako parke naturala

euskera-castellano

Envíanos tu evento