>
Lehiaketak eta deialdiak

Aiako Argazki Lehiaketa

Aiako Argazki Lehiaketa en Aia
Aia
Lekua. Aiako Kultur Etxea
Data. 2020ko Martxoaren 1tik
2020ko Irailaren 29ra

Ordua.
OrganizaAiako Udala

Aiako Udalak Aiako XV. Argazki Lehiaketa antolatzen du.

AIAKO XV. ARGAZKI LEHIAKETA

GAIA:
Oiturak eta tradizioak (beti ere herriarekin lotuta)

PARTEHARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan parte hartzeko ez dago adin mugarik, baina argazkiak orijinalak izan behar dute, hau da, lehendik argitaratu edota lehiaketetara aurketu gabekoak.

ARGAZKIAK:
Partehartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkez ditzake, koloretan edo txuribeltzean izan daitezkeenak. Argazkiak 2019 edo 2020 urteetan ateratakoak izan behar dute. Pendrive edo CD batean eta argazkietako paperean aurkeztu behar dira, 30x20zm.tako neurrian eta formatu horizontalean. Argazkiak (bakoitzat bere titulua atzean duela) gutunazal batean aurkeztu behar dira eta barnean, partehartzailearen izen-abizenak, nongoa den, harremanetarako telefono zenbakia, posta elektronikoa, argazkiaren izenburua eta ateratako data jarri beharko dira.

ARGAZKIAK AURKEZTEKO EPE ETA LEKUA:
2020ko irailaren 30ako aurkeztu beharko dira Aiako Kultur Etxean.

SARIAK:
2 sari multzo egongo dira, bat Aian erroldaturikoei zuzendua (deialdi honen aurretik), bestea erroldatu gabekoi zuzendua. Sariak kopuru berdinekoak izango dira eta pertsona batek ezinezkoa izango du sari bat baino gehiago jasotzea:
1. Saria: 200 euro
2. Saria: 170 euro
3. Saria: 120 euro

EPAIMAHAIA:
argazkigintzan adituak diren pertsonek eta udaletxeko ordezkariek osaturiko epaimahai batek aukeratuko ditu saridunak. Aurkezturiko argazki  guztiekin erakusketa bat jarriko da Kultur Etxean, non guztien artean 2020.ko egutegia egiteko argazkien aukeraketa egingo den.

ARGAZKIEN JABETZA ETA ITZULTZEA:
Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Udalaren esku geratuko dira eta honek erabiltzeko, erreproduzitze ko eta hedatzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuaz

Lotura interesgarriak:
Lehiaketaren oinarriak

euskera-castellano

Envíanos tu evento