Aitor Ruiz de Eguino - Erakusketa
Tolosako Cafe Frontón-ean Aitor Ruiz de Eguino eskultore, margolari eta zeramistaren erakusketa. Tartean ondorengoak ikusgai daude: aluminioa mihize bezala hartuta lau margo eta aluminiozko perfilekin egindako paretan zintzilikatzeko bi eskultura.
Aitor Ruiz de Egino Otegi Donostian jaio zen (1971) eta Hernanin bizi da (Euskal Herria). Enpresa Administrazioan lizentziatua da EHUn eta Kultur Baliabideen Kudeaketan masterra Deustuko Unibertsitatean.
Aitor Ruiz de Eginok bere lana Hernanin garatzen du, Adarra mendiaren magalean kokatutako industria-gune batetik. Mendi honek eta bere ingurune naturalak sortzen dituzten sorpresa eta misterioek liluratzen dute. Espazioak, bere formek, zuhaitzek, ibaiek, harriek, lainoek eta animaliek kosmogonia oso pertsonala sortzen lagundu diote.
Lotura interesgarriak:
Aitor Ruiz de Egino