>
Turismoa

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa (Aizkorri-Aratz Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa (Aizkorri-Aratz Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea en Zegama
Zegama
Lekua. Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa
Data. 2022ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.
OrganizaAizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa - Turismo

Zegaman, antzina ospitale izan zen Anduetza baserri ikusgarrian, Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa lekutzen da. Aizkorriren oinean bertan kokatua, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eta bere parte diren paisaia-kulturalen erakusleiho paregabea da interpretazio zentro hau. (Hitzartutako zentroa)

ERAIKINA:

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa Anduetza baserrian dago kokatua. 2003an zaharberritu zen egurrezko eraikin ikusgarri hau, antzina, XVIII. eta XIX. mendeetan baserri eta ospitale izan zen, Anduetza zuen baserriak izena, Auza-Etxe ospitaleak. Zegamako umezurtz, etxerik gabeko, apaiz-gai, gaixo etab.i aterpea ematea izan zuen zeregin ospitale honek.

EDUKIAK: Lau gunez dago osatua Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa:

  1. NATURA AGERIAN, AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA: Kostaldetik abiatuz, Erdi Aroko Errege-bidean barrena Gipuzkoako gailurreraino, Aizkorriraino, egiten den bidaia du gune honek oinarri. Bidaia horretan zehar, Gipuzkoaren izana eta oraina ezagutzeko parada izango duzu eta nola ez, bidaia honek helmuga dituen Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko eta Zegamako basoetako esentzia dastatzeko pribilegioa.
  2. BASOA. PAISAIA KULTURALA: Aizkorri-Aratzeko eta Zegamako basoetako oinordeko zaharrenak dituzu zain gune honetan. Zegamako herritarrek modu berezian egingo dizuete ongi etorria eta urteetan zehar euren lagunik kuttunenetakoak izan diren pagomotzen eskuetan utziko zaituzte. Hauek, denboran atzera egin eta antzinako basoetan murgilaraziko zaituzte.
  3. ZEGAMA BERRAURKITUZ: Antzinako baso-jardueren arrasto diren pagomotz, txondor-plaza, larre ekin armonian, gaurkotasuna darien erromesak, artzainak, mendizaleak, kirolariak, naturazaleak bat egiten dute! Sar zaiztez Anduetza baserriko ganbaran eta miatu bertako kaxen artean!
  4. BASOA EZKUTUAN, XILOTEKA: Ganbara utzi, igogailua hartu eta jaitsi zaitez Anduetza baserriaren erraietara, baso berezia benetan han aurkituko duzuna! Mundu osoko 1200 ohol, 173 enbor

ORDUTEGIA:

  • Uztailean eta Abuztuan:
    Astegunetan: 9:00-14:00 / 15:30-18:30
    Larunbat, igande eta jai egunetan: 9:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Irailetik ekainera:
    Astegunetan: 10:30-13:30 / 15:30-18:30 (Astelehen goizetan itxita)
    Larunbat, igande eta jai egunetan: 9:30-14:00 / 16:00-19:00

KONTAKTUA:
AIZKORRIKO ATARIA Interpretazio Zentroa
San Bartolome auzoa. Anduetza baserria - 20215 Zegama
Telf.:943 802187
BISITA GIDATUAK: Taldeek aurrez erreserba egin behar dute.Emaila: aizkorribidean@aizkorri.net

Lotura interesgarriak:
Arakama Azpikoa Errotara Bisita
TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua
San Bartolome Baseliza Bisita Gidatua
Intxausti Errota Bisita Gidatua
Ibilaldi Gidatuak - Zegama eta Aizkorri-Aratz
Dossierra PDF

euskera-castellano

Envíanos tu evento