Beste ekitaldi batzuk
Andramaixek Jaien Egitaraua 2025
Azkotiko Andramaixek jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.
EGITARAUA:
Abuztuak 13, asteazkena:
- 20:00: Martin Baker organo-jolearen eta Txalkor Txistulari Taldearen kontzertua, Musika Hamabostaldiaren barruan, Parrokian.
Abuztuak 14, osteguna:
- 12:00: 2025eko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa botako dute Azoka plazako ekoizle eta saltzaileek, herriko Musika Bandak "Ondo pasau Andramaixek" jotzen duen bitartean.
- Ondoren, Musika Bandak, Parrokiko abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak lagunduta, herritar guztiok "Azkoitia" abestuko dugu.
- 12:30: Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 17:00: Haur parkea, Balda plazan (puzgarriak, gazteluak ).
- 19:00: "Artistas del gremio" musika kale ikuskizuna.
- 19:50: Udalbatzari Parrokira lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, "Alkate Soinua" joko du.
- 20:00: Herritarrek eta Parrokiko eta Iraurgi abesbatzek, Ignacio Busca Sagastizabalen "Salbea" eta Aita Nemesio Otañoren "Ave Maria" abestuko dituzte, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.
- Organoan: Jose Luis Frantzesena.
- 23:00: SÜNE taldearen kontzertua, Herriko plazan.
- 23:30/02:30: SexuBizi Gune Morea. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokia aurrean.
- Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
Abuztuak 15, ostirala:
- 09:30: Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
- 10:00: Herriko Musika Bandaren eta Txalkor Txistulari Taldearen kalejirak.
- 10:50: Udalbatzari Parrokira lagunduz, Herriko Musika Bandak eta Txalkor Txistulari Taldeak, "Alkate Soinua" joko dute.
- 11:00: Meza Nagusia. Parrokiko abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak Pedro Jose Peñagarikanoren "Euskaldunen Meza" abestuko dute, bost ahotsetara.
- 12:00: Erraldoi eta buruhandien kalejira, Zubiondo Gaiteroak taldearen konpainian.
- 13:00: Udal Musika Bandaren eta Txalkor Txistulari Taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- Egitaraua:
- Musika Banda, Carlos Muñozen zuzendaritzapean
- Concert Prelude - Philip Sparke
- Maitechu mía - F. Alonso
- Noah"s Ark - Bert Appermont
- Txalkor Txistulari Taldea
- Neskatxena
- Esku dantza - Doinu herrikoiak. Harmonizazioa: Juantxo Vega
- Hirukoaren zortzikoa - Doinua: Eduardo Gorosarri. Moldaketa: Xabier Jacinto
- Baztango laxoan
- Sagar dantza - Doinu Herrikoia. Harmonizazioa: Isidro Ansorena
- Gazteriaren sokadantza - Doinu Herrikoia. Moldaketa: Jose Ignazio Ansorena
- Neskatxena
- Musika Banda
- By the Rivers of Babylon - Ed Huckeby
- Wind of Provence - Naoki Tasaka
- Egitaraua:
- 17:30: CaixaBank Masters Txapelketako gizonezkoen pilota partidak, Gurea pilotalekuan.
- PEÑA II - GABIRONDO Vs SENAR - TOLOSA
- ALTUNA III - IMAZ Vs ZABALA - MARIEZKURRENA II
- 17:30: Simuladoreak eta Txiki Chef, Herriko plazan.
- 19:00: MAGIA POTEOA.
- 19:30: Markeliñe konpainiaren ARTILUSIO kale ikuskizuna, Balda plazan.
- 20:00: Zubiberri Gimnasia Erritmikoa taldearen erakustaldia, Parrokia aurrean.
- 20:00: Zubiondo gaiteroen kalejira.
- 22:00: XIII. Film Laburren Lehiaketako filmen emanaldia eta sari banaketa. Herriko plazan.
- Aurtengo gaia: "Eta gertatuko balitz zer...".
- Ondoren: HITS COVER BANDA taldearen kontzertua, Herriko plazan.
Abuztuak 16, larunbata:
- 09:30: Zubiondo Gaiteroak taldearen kalejira.
- 10:00: Txalkor Txistulari Taldearen kalejira.
- 10:50: Udal ordezkariak korporazioan Parrokira joango dira, Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta, "Alkate Soinua"ren doinupean.
- 11:00: Meza Nagusia. Herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak "Misa de Angelis" herrikoia abestuko dute.
- Organoan: Jose Luis Frantzesena.
- Zuzendaria: Carlos Muñoz.
- 11:30: Erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 12:15: "Ohiko Aurreskua", Herriko plazan.
- 13:00: Udal Musika Bandaren eta Zubiondo Gaiteroak taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- Egitaraua:
- Musika Banda, Carlos Muñozen zuzendaritzapean
- Musikari Gorazarrea - J. Uruñuela
- Basque Rhapsody - Melvin Shelton
- Zubiondo Gaiteroak
- La del pañuelo rojo - Avelino Aguirre
- Zubiondo Gaiteroak eta Musika Banda
- Jota - M. Turrillas
- Jon Gorkol - Txomin Mujika
- Musika Banda
- Sailing with Whales - R. Galante
- Guantanamera - J. Fernández
- La vida es un carnaval - Celia Cruz
- Musika Banda, Carlos Muñozen zuzendaritzapean
- Egitaraua:
- 17:00: Ur-parkea, Balda plazan.
- 18:00: Udara CaixaBank Txapelketa. Emakume pilotarien partidak, Gurea pilotalekuan.
- ALDAREGIA - AGIRRE
- OSKOZ - ORBEGOZO
- 19:00: Euskorleans musika ikuskizuna, kalez kale.
- 19:00: PATXI eta KONPAINIArekin muxikoak, eliza atarian.
- 23:00: Suzko Erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
- 23:30: MERINA GRIS taldearen kontzertua, Herriko plazan.
- 23:30/02:30: SexuBizi Gune Morea. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokia aurrean.
- Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
Abuztuak 17, igandea:
- 09:30: Azkoitiko Kultur Elkarteak sorturiko 42. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Portaleburu Erakusketa Aretoan.
- Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira toki berean.
- 09:30: Herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30: Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa eta erakusketa, Plazaberrin.
- Eguerdian, blonda haragi hanburgesen dastaketa.
- 11:00: Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00: Erraldoi eta buruhandien kalejira, Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta.
- 12:00: Herri Kirol Jaialdia, Herriko plazan.
- Harri-jasotzaileak: NORDE, GOENATXO III, OLAIA ESNAOLA, UDANE OSTOLAZA
- Aizkolariak: LARRAÑAGA, CORCHERO, TXIKIA, MUGERZA
- 12:30: Jubilatuen meza, Parrokian.
- 14:30: Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Elkarguneko Herriko plaza aretoan.
- Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dira.
- 16:00: Bizijolas, Gaztaneneako parke estalian.
- 18:00: Dantzari Bikote Gazteen Txapelketa, Balda plazan. (Eguraldi txarrarekin, Baztartxo antzokian).
- 19:30: 42. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako sari banaketa, Portaleburu Erakusketa Aretoan.
- 22:00: Enaitz eta Erkizirekin erromeria, Balda plazan
- 23:00: Suzko Zezena, Balda plazan.
- Ondoren: Erromeriak jarraituko du Enaitz eta Erkizirekin.
Abuztuak 18, astelehena:
- 11:00: XXII. Kale atletismo erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
- 12:00: UK03 txaranga, Herrian zehar.
- 14:30: Bazkari herrikoia, Herriko plazan.
- 16:30: SKAPAIE elektrotxaranga, herriko kaleetan.
- 17:30: Apar Festa, Balda plazan.
- 18:30: Zezenak, Plazaberrin.
- 19:30: UK03 txaranga, Herrian zehar.
- 21:30: Tapia eta Leturia, Herriko plazan.
- Ondoren: Suzko Zezena, Herriko plazan.
- 21:00/00:00: Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
- 22:30/01:30: SexuBizi Gune Morea. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea, Parrokia aurrean.
Abuztuak 19, asteartea:
- 22:00: XIII. Andramari Idi-Dema Saria, herriko probalekuan.
Abuztuak 19, asteartea:
- 22:00: XIII. Andramari Idi-Dema Saria, herriko probalekuan.
Lotura interesgarriak:
Azkoitiko Udala
Andramaixek Jaiak - Jasokunde Ama Birjina - Azkoitia