Animalia gunea - Eureka Zientzia Museoa
Publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute. Oihan tropikaletako sugek, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak besteak beste, ezagutuko ditugu eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu
Zer da ANIMALIA?
Areto honetan hiru giro islatu nahi izan ditugu: oihan tropikala, basamortua eta itsasoa, azken hori itsas baltsa baten bitartez. Giro berezi horietan, bisitariek aukera izango dute ekosistema bakoitzaren bizirik dauden animalia adierazgarrienak ikusteko
Animalia horien guztien artean, honako espezie hauek nabarmendu behar ditugu:
- Tamainarengatik, pitoisuge albinoa: Erakusgai duguna oraindik gaztea bada ere, hazkundea amaitzean 7 metro ere neur dezake, eta 150 kilo pisatu.
- Bere toxinaren ahalmenarengatik, urrekoloreko igela: Agian hori da erakusketako espezierik deigarriena, urrekolore bizi-bizia daukalako, harekiko zuzeneko harremanak berekin dakarren arriskuaren adierazgarri. Izan ere, bere pozoiaren toxinaren gramo bat nahikoa izan liteke 100.000 pertsona hiltzeko. Ezbairik gabe, naturan aurki dezakegun pozoirik sendoena da.
- Arrantzarako darabilen estrategia bereziarengatik, kaiman-dortoka: Haragijalea da, eta mingaina egokitua dauka. Izan ere, bi zizareren itxura dauka mingainak, eta horri esker arrainak ahutzetara erakartzen ditu harrapatzeko.
- Modu sinestezinean zintzilikatzeko duen gaitasunarengatik, pantera kamaleoia: Kolore urdin biziarengatik nabarmentzen da, baita buztan oratzailearengatik eta hatzen jarrerarengatik ere; izan ere, elkarren auka jarrita dauzka hatzak, eta horri esker pintza moduko bat egiten du, adarrei sinetsi ezinezko jarreretan heltzeko.
- Azalaren leuntasunarengatik, lehoinabar gekoa: Musker handia da, eta Ekialde Ertaineko eremu lehorretan bizi da, Irandik Pakistanerainoko tartean. Azal leun leuna dauka.
- Ugaltzeko ahalmen bereziarengatik, Freddy arraina: Espezie horretako emeak ar bihur daitezke ingurumen egoerak hori eskatzen duenean, ugalketarekin zerikusia duten arrazoiengatik oro har.
ANIMALIA areto berri honetan, gauza bitxi ugari aurki ditzakegu. Garrantzitsuena ez da bertako animaliek zenbaiterainoko exotikotasuna edo berez itasuna duten, haiei esker egingo dugun sentsibilizazio eta kontzientziazio lana baizik
Visita libre
La sala ANIMALIA forma parte de la exposición permanente del museo y la visita libre al espacio se podrá realizar con el pago de la entrada del museo.
Durante las visitas guiadas la sala permanecerá cerrada.
Consultad horarios de lunes a vienes en recepción.
Horarios
De lunes a jueves - 10:00 - 19:00
Viernes - 10:00 - 20:00
Fines de semana: 11:00 - 20:00
Durante las visitas guiadas permanecerá cerrada.
Visita guiada
En las visitas guiadas programadas un monitor especializado nos mostrará la fauna de estos tres ecosistemas, pudiendo tocar aquellos animales que no presenten peligro.
Precio: 5,00 €/pers. con la entrada del museo.
Horario: fines de semana 11:30 euskera y 17:00 castellano
Duración: 45 min.
Lotura interesgarriak:
Animalia - Informazio gehiago
Eureka Zientzia Museoa