>
Atari zabaleko ekintzak

Antiguako Txapelketa 2020

Antiguako Txapelketa 2020 en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Antiguako Auzoa.
Data. 2020ko Abuztuaren 4tik
2020ko Abuztuaren 29ra

Ordua.  
Prezioa.

Antiguako Pilotazaleok Elkarteak Antiguako Pilota Txapelketaren 72. edizioa antolatzen du.

Antiguako Pilota Txapelketa ez da neurriz kanpoko eraikina, tamainaz, bere luze-zabal-altueran nabarmentzen den horietakoa. Etxola txiki baino irmo eta oraindik tente daudenen artean kokatu beharko genuke. Urtetsua dela bistakoa da bere 72 egutegitan; halaz guztiz, bada maleziaz begiratu eta oraindik planta ederrekoa dagoela belarrira xuxurlatzen dionik. Ez da hainbesterako, baina eskertzekoak dira horrelako loreak. Txapelketaren asmoa beste bat da: adinak azaleratu dizkion zimurrak dintasunez eraman eta erakustea.

Txapelketa harro dago dituen jarraitzaileekin, zortzi arratsaldez eta goiz batez gure pilotaleku zaharrera zintzo-zintzo hurbilduko diren pilotazaleekin oraingo honetan. Horiena ere bada txapelketa, nola ez. Besagain bat txalotzen duenarena, edota garbi-garbi jaulkitako bolearen aurrean, uuuuu garrasi egiten dutenena Zenbaitetan itsu jokatzen dugula esango nuke, gure kezkak behar ez den baratzera eramanez. Hango pilotaria, hemengo enpresa, hango antolatzailea, hemengo federazioa Zinezko egitekoa beste bat beharko luke: zortzi arratsaldez eta goiz batez pilotazalea behar bezala zaintzea, mimatzea.

Inoiz ez bezala hartuko ditugu aintzat ikusleen iradokizunak aurten; nola ohiko ikusleenak ala berrienak. Zuek izango zarete zortzi arratsalde eta goiz batez Txapelketari eragingo diozuenak. Ongietorri.

Antiguako Pilotazaleok

Taldeak eta Bikoteak 2020

  • Nagusiak
    • I Taldea
      • Espinal-Gaskue
      • Murua-Aldave
      • Elola-Sarasa
    • II Taldea
      • Mata-Elizegi
      • Julen Alberdi-Irurita
      • Ioritz Egiguren-Altuzarra
  • Promesak
    • I Taldea
      • Josu Olaetxea-Lizeaga
      • Larrazabal-Gamboa
      • Fernández-Apezetxea
    • II Taldea
      • Zabala-Ibarloza
      • De la Fuente-Morgaetxebarria
      • Unai Alberdi-Santamaría
  • Emakumezkoen Txapelketa
    • I Taldea
      • Olatz Arrizabalaga
      • Olatz Ruiz de Larramendi
      • Amaia Aldai
      • Miren Larrarte

Egutegia:

Abuztuak 4, asteartea:

  • Promesak: Ligaxka
    • Larrazabal - Gamboa / Olaetxea - Lizeaga
  • Nagusiak: Ligaxka
    • Espinal - Gaskue / Elola - Sarasa

Abuztuak 5, asteazkena:

  • Promesak: Ligaxka
    • De La Fuente - Morgaetxebararia / Unai Alberdi - Santamaria
  • Nagusiak: Ligaxka
    • Ioritz Egiguren - Altuzarra / Mata - Elizegi

Abuztuak 11, asteartea:

  • Promesak: Ligaxka
    • Larrazabal - Gamboa / Fernandez - Apezetxea
  • Nagusiak: Ligaxka
    • Espinal - Gaskue / Murua - Aldave

Abuztuak 12, asteazkena:

  • Promesak: Ligaxka
    • De La Fuente - Morgaetxebarria / Zabala - Ibarloza
  • Nagusiak: Ligaxka
    • Ioritz Egiguren - Altuzarra / Julen Alberdi - Eirurita

Abuztuak 18, asteartea:

  • Promesak: Ligaxka
    • Olaetxea - Lizeaga / Fernandez - Apezetxea
  • Nagusiak: Ligaxka
    • Elola - Sarasa / Murua - Aldave

Abuztuak 19, asteazkena:

  • Promesak: Ligaxka
    • Unai Alberdi - Santamaria / Zabala - Ibarloza
  • Nagusiak: Ligaxka
    • Mata - Elizegi / Julen Alberdi - Irurita

Abuztuak 25, asteartea:

  • Emakumezkoak: Finalerdiak
    • Olatz Arrizabalaga / Olatz Ruiz De Larramendi
  • Promesak: Finalerdiak
  • Nagusiak: Finalerdiak

Abuztuak 26, asteazkena:

  • Emakumezkoak: Finalerdiak
    • Amaia Aldai / Miren Larrarte
  • Promesak: Finalerdiak
  • Nagusiak: Finalerdiak

Abuztuak 29, larunbata:

  • Emakumezkoak: Finala
  • Promesak: Finala
  • Nagusiak: Finala

Lekua: Antiguako Frontoia.

Ordutegia:

  • Ligaxkako eta finalerdietako partiduak: 19:00etan
  • Finala: 11:00etan

Oharra: Erabat zehazturik geratu dira ikusleen jarlekuak, Antiguako pilotalekuan. Horrez gainera, nola sarrera hala irteera ere ongi markaturik geratu dira. Aurten oso zorrotz eraman nahi da ikusleen kontua. Protokoloak onartzen dituenak bakarri sartu ahal izango dira.

Lotura interesgarriak:
Antiguako Pilotazaleok Elkartearen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento