>

Agenda

ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
TurismoDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
ArteDesde el 1 de enero
al 31 de diciembre
Musika

Antiguarock: Koban eta Ingo al deu?

Antiguarock: Koban eta Ingo al deu? en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lugar. Antiguako Auzoa.
Fecha. 14 de enero
Hora. 23:30
Precio. 0,00 €

Antiguoko Jaien programazioaren barruan, Koban eta Ingo al deu? taldeekin kontzertua eskainiko dute Antiguoko frontoian.

Koban taldea 2015. urte hasieran hasi zen mamitzen. Hainbat lagun elkartu eta, hasiera batean, euskal kulturaren elementu den trikitixa swingaren eremura eramateko jolastiz hasi ziren proiektua garatzen. Gutxinaka beste hainbat lagun batu ziren eta, bereziki, elektronika eta koroak sartu ziren unean ikusi zuen Kobanek bere estilo anitzaren argia.
Horrela, bada, euskal kulturaren, elektronikaren eta swingaren arteko fusioa jorratzen du talde honek.

Euren emanaldietan hasieratik showa zaindu nahi izan dute; estenatokiaren dekorazioaz, janzkera bereizgarriez eta dantzez lagunduta musikaz haratagoko ikuskizun bat eskaintzea du Kobanek helburu.

Partaideak eta instrumentuak: Joseba (elektronika), Esti eta Maddi (koroak eta perkusioa), Eli (pianoa eta ahotsa), Onintza (trikitixa eta ahotsa), Lide (gitarra akustikoa eta ahotsa) eta Xalba (gitarra elektrikoa).

Ingo al deu? taldea 2009. urtean sortu zen Andoainen eta Euskal Herriko plazak alaitzea helburu duen erromeri talde bat da beraien kantak, bertsioak eta beste taldeen kantak joz.
Gaur egun 6 taldekidek osatzen dute taldea: Antton Arruti (Trikitilari Andoaindarrak), Ane Galardi (Abeslari Hernaniarrak), Joxe Mari Zaldua (Gitarjole Zizurkildarrak), Xabat Urkola (Baxujole Anoetarrak), Aitor Arruti (Bateria Andoaindarrak) eta Ion Beloki (Abeslari Andoaindarrak).

 

Lotura interesgarriak:
Koban Taldea (Facebook)
Ingo al deu? taldea (Facebook)

euskera-castellano

Envíanos tu evento