>
Turismoa

Antioko Interpretazio Zentroa

Antioko Interpretazio Zentroa en Zumarraga
Zumarraga
Lekua. Antioko Baseliza
Data. 2024ko Urtarrilaren 1tik
2024ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 2,00 ? €

Antioko interpretazio zentroa ermitaren ondoan dago eta eskualdeko turismo bulegoaren egoitza da, besteak beste. Bertan, Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eta Ignaziotar Bideari buruzko informazioaz gain, Urola Garaia eskualdeko turismo informazio gunea aurkituko du bisitariak.

1.305 metro karratuko eraikin moderno honek erakusketa finko zein ibiltarientzako espazioez osatuta dago, eta taberna-jatetxe bat ere badu. Zumarragaren eta Antioko baselizaren bilakaera historikoa ezagutzera emateaz gain, herriaren historia jasotzen du interpretazio zentroak, hasi XIV. mendean eta gaur egun arte. Ukipen-panel, testu, argazki eta bideoen bitartez bailararen eboluzioaz, baserrietaz, usadioetaz eta burdinaren eta trenaren garrantziaz jabetuko da bisitaria, besteren artean. Honen harira, aipatzekoa da Urolako Tren zaharraren bagoi baten erreplika gordetzen duen gunea. Bestalde, Zumarragako zenbait biztanlek herriak eta ermitak betidanik izan duten harreman estuaz azalpenak ematen dituzten 14 minutuko ikus-entzunezkoa ere ikusgai dago.

Beste zerbitzu batzuk:

Turismo bulegoaren ondoan La Antigua ermita eta Bide-Bide Taberna Jatetxea.
Aisiako berdegune zabala.

Helbidea: Beloki Hiribidea, s/n - 20700 - 943722042 - turismobulegoa@urolagaraia.com

Antioko Interpretazio Zentroa (Turismo Bulegoa)

Goi sasoia: (Aste Santua, Uztaila eta Abuztua) : 10:00-18:00
Urteko gainerako egunetan:
Asteartetik-ostiralera eta igandeak: 10:30-14:30
Larunbatak: 11:00-14:30 eta 16:30-18:30


Bisita gidatuak

Antioko Baseliza
Maiatzaren 1etik urriaren 31era (Astehelenak itxita): 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
Azaroaren 1etik apirilaren 30era: asteburuetan eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.

Antioko Interpretazio Zentroa (Turismo Bulegoa)
Asteartetik Ostiralera (Astelehenak itxita, Pazko Astelehena izan ezik): 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Larunbatetan, Igandeetan eta Jaiegunetan (Aste Santua barne): 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Lotura interesgarriak:
Zumarragako udala
Antioko Baseliza

euskera-castellano

Envíanos tu evento