>
Eszena

Antzerki-zirkua: "Finito-Infinito"

Antzerki-zirkua:
Bergara
Lekua. Bergara
Data. 2026ko Irailaren 11a
Ordua. 19:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaBergarako Udala

Trotamundos konpainiak "Finito-Infinito" antzezlan-zirkua ikuskizuna aurkezten du.

  • Jatorrizko ideia: Trotamundos Konpainia
  • Zuzendaritza: Aritza Rodríguez
  • Zirku zuzendaritza: Garazi Pacual Esnaola
  • Dramaturgia: Coral Graciani
  • Aktoreak: Mailen Mansilla eta Luciano Mezzotero
  • Ekoizpena: Trotamundos Konpainiak
  • Argazkigintza: Arkaitz Buron
  • Bideoa: Ivan Izagirre
  • Jantziak: Karina Perla - Estudio 14
  • Eszenografia: ATX Diseinua sorkuntza

Zirkulartasunak ez du amaierarik. Ez dakigu non hasten den edo non amaitzen den. Aukeratu al dezakegu zirkulartasun horretatik irtetea? Zirkuluan goazen eta, batzuetan bizkorrago eta beste batzuetan patxadatsuago, gauzak behin eta berriz bizi ditugun sentsazioarekin pasatzen gara munduan. Baina eguneroko eta ohiko ibili horretan beti daude pitzadurak.

Eten al daiteke monotonia eta gauzen norabidea aldatu? Zer da benetan garrantzitsua? Zerk bultzatzen gaitu gauzak egitera? Zerk behartzen gaitu zirkuluan jarraitzera? Zerk behartzen gaitu gelditzera, haustera, erritmoa aldatzera...?

Kaleko ikuskizuna publiko guztientzat, eszenaratze zirkularrarekin. Gai transzendentala jorratzen da, zirkulartasuna, umorea gure aliatu eta bizitzako lagun bihurtuz.

Tokia: Munibe plazan (euria bada Seminarioan).

Lotura interesgarriak:
Trotamundos Konpainiaren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento