>
Haur ekitaldiak

Antzerkia: "Babo Royal"

Antzerkia:
Andoain
Lekua. Andoain
Data. 2020ko Irailaren 20a
Ordua. 18:30
Prezioa. Gonbidapenarekin / Con invitacin €
OrganizaAndoaingo Udala

Andoaingo "Kale Giroan" egitarauaren barruan, Ganso&Cia konpainiak "Babo Royal" kale antzezlana eskainiko du.

  • Zuzendaritza: Gorka Ganso
  • Clown Aktore: Gorka Ganso
  • Clown Musikaria: Txefo Rodríguez
  • Musika entrenatzailea: Iñaki Santos
  • Zuzendaritza laguntzailea: Cecilia Paganini
  • Arte Zuzendaritza: Gorka Ganso
  • Jantziak: Cecilia Paganini
  • Argazkiak: Asier Bastida
  • Hizkuntza: Testurik gabe
  • Iraupena: 60 min.

50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe.

Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da.

BABO ROYAL jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.

Lekua: Ondarretako patioa

Sarrera: doan gonbidapenarekin.
Basteroko takila emanaldiak baino 2 ordu lehenago irekiko da gonbidapenak jasotzeko. Behar besteko aurrerapenarekin joatea eskertuko da jende pilaketak ez sortzearren. Pertsona bakoitzeko gehienez 5 gonbidapen banatuko dira.

Covid-19aren aurkako neurriak

  • Aforo mugatua araudiaren arabera.
  • Sartzean, eskuak garbitu gel hidroalkoholikoarekin.
  • Segurtasun distantzia gorde.
  • Mesedez, eremuko arduradunaren zehaztasunak jarraitu: ibilbideak, distantziak,
  • Sarreran eta irteeran maskara nahitaezkoa da.
  • Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira ikusleak kokatzeko.
  • Sartzean adieraziko zaizue non eseri: helduak banaka; haurren ekitaldietan gehienez 5 lagun.
  • Ezin izango da eserlekua utzi emanaldia bukatu eta arduradunen jarraibideak jaso arte

Lotura interesgarriak:
Andoaingo Udala
Ganso&Cia-ren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento