>
Eszena

Antzerkia: "Bernarda Albaren bost alabak"

Antzerkia:
Lezo
Lekua. Lezo Herri Ikastetxea.
Data. 2020ko Irailaren 26a
Ordua. 22:00
OrganizaLezoko Udala

Orratx! Antzerki Taldea konpainiak "Bernarda Albaren bost alabak" antzezlana aurkezten du.

  • Zuzendaria: Lierni
    Fresnedo.
  • Aktoreak:
    Usoa Odriozola, Edurne Agirrezabala, Araitz Larrea, Begoña
    Azpiazu, Joseba Salaberria, Begoña Amonarriz, Mertxe
    Larrea.
  • Itzultzailea:
    Garazi Ugalde.

Orratx! Antzerki Taldeak Federico García Lorcaren "Bernarda Albaren etxea" antzezlanari ikuspegi berri bat eman nahi izan dio. Bertsio propio bat, beti ere, Lorcaren lanaren funtsa errespetatuz. Lorcaren mintzaira eta hitzak euskarara ekartzea Garazi Ugalderen trebeziari esker lortu dugun erronka izan da.

Bigarren senarraren heriotzaren ondotik, Bernardak zortzi urte luzeko dolu zorrotza ezarriko du etxe barruan; bere alabei kanpoko ateak are gehiago itxiko dizkiena. Bost emakume horien ihesbide bakarra ezkontza izango da, beraz. Bernarda ez dago, ordea, bere alabek baino gizarte maila apalagoko senargairik onartzeko prest.
Pepe Romano galaia Angustias alaba zaharrenaren atzetik hasten denean piztuko da gatazka. Emakume itsusi xamarra da, Pepe baino askoz zaharragoa, baina dotea duen bakarra.
Adela, ahizpa gazteena, ezkutuan dabil Pepe Romanorekin, eta ez du maitasun horri uko egiteko inolako asmorik.
Azkenean, ahizpetako beste batek, Martiriok -hura ere, isilka, Pepe Romanorekin maiteminduta baitago- ahizpa gazteenaren bidegabeko harremanen berri emango dio Bernardari.
Egoera gogor horretan, liskarrak, indarrak, eta grinak, handitzen joango dira, mutur-muturreraino iritsiz. Bernardak ordezkatzen dituen, agintekeriaren eta errepresioaren aurrean, alabek mendekotasuna, errebeldia, frustazioa, sexu errepresioa... eta abar hezurmamituzko dituzte.

Tokia: Herri Eskolako patioan.

Lotura interesgarriak:
Lezoko Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento