>
Eszena

Antzerkia: "El encargo"

Antzerkia:
Eibar
Lekua. Coliseo Antzokia
Data. 2026ko Martxoaren 27a
Ordua. 19:00
Prezioa. 5 ? €
OrganizaEibarko Udala

Eibarko Antzerki Jardunaldien XLIX. Edizioaren barruan, La Red Teatro konpainiak "El encargo" antzezlana aurkezten du.

  • Zuzendaria: Mikel Areitioaurtena.
  • Antzezleak: Maite Lorenzo Sanchez, Ricardo Izaguirre Vega, Juanma Cano Gutiérrez.
  • Argia eta soinua: Juanjo Pérez.
  • Jatorrizko konposizioak: José Miguel Laskurain.

La Red Teatrok, umorea eta drama uztartuz, esperantzaz eta desesperantzaz hitz egiten digu, elkarren aurkako munduez, eta baita manipulazioaz ere. Istorioak argitaletxe entzutetsu bateko bulegoetan kokatzen gaitu, arrakasta lortu nahi duten bi idazleri elkarrizketa pertsonalak egingo zaizkien egunean. Biek ala biek bultzada emozional eta ekonomikoa behar dute beren bizitza zuzentzeko. Galbahea pasatu duten azken bi pertsonak dira. Zeinek jasoko du nobela bat idazteko enkargua? Prest egongo ote dira beren idealei uko egiteko kontratu bat lortzearen truke?

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Eibarko Antzerki Jardunaldien Egitaraua 2026
Eibarko Udala
La Red Teatroren facebook-a

euskera-castellano

Envíanos tu evento