>
Eszena

Antzerkia: "En sus zapatos"

Antzerkia:
Donostia-San Sebastián
Lekua. Bidebieta Auzoa
Data. 2018ko Urriaren 27a
Ordua. 18:00
Prezioa. 0,00 ? €

Hortzmuga Taldea konpainiak eta UNRWA Euskadi elkarteak "En sus zapatos" antzezlana eskainiko dute Bidebietako Gaztelekuan.

  • Ekoizpena: Hortzmuga Teatroa
  • Zuzendaritza: Arantza Goikoetxea
  • Antzezleak: Izpiñe Soto eta Alejandro Antúnez
  • Testua: Izpiñe Soto
  • Eszenografia ta atrezzoa: Iñaki Aginaga
  • Soinua: Ibon Aguirre
  • Argiztapena: Raúl Cancelo, Javier García.
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia.com

"En sus zapatos" ikuskizunak antzerkia eta bizipen-jolasa ditu ardatz. Honela, publikoak bere azalean biziko du Palestinako emakume errefuxiatuek egunean-egunean eta egoera horietan pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna. Zehazki, emakume ororen duintasunak jasaten duen oinazea eta euren eskubideen urraketa azaleratzen dira. Era berean, antzerki-lan honek emakumeak herrialde palestinarraren sostengu nagusi gisa ermeki taularatu ditu; egiaz, emakumeak biztanleria harriz-harri eraikitzen duen funtsezko euskarri baitira. Beraz, antzerki-jolas honek aipatutako testuinguruan emakume izateak zertan datzan nork bere azalean bizitzea du helburu.
Beste edonoren zapatak janztea edo bere azalean bizitzea zera da, beste norbaiten bizipenak zeure bilakatzea, harekin enpatizatzea, haren izatea hobeto ulertzea. Izan ere, ikuskizun honek rol trukaketan jolastea du helburu; azken finean, kointzidentzia eta errealitate hutsa ez baitaude oso urrun.
Jaurti itzazue dardoak, bederen! Gatazkak eta krisi humanitarioak, zoritxarrez, bere hortan diraute eta.

Lotura interesgarriak:
Hortzmuga Taldearen weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento