>
Haur ekitaldiak

Antzerkia: "Go!azen"

Antzerkia:
Villabona
Lugar. Gurea Zinema
Fecha. Desde el 10 de marzo de 2018
al 11 de marzo de 2018

Hora.
Precio. 11 €
OrganizaVillabonako Udala

Glu Glu Produkzioak konpainiak "Go!azen" musika-ikuskizuna eskainiko du.

  • Antzezleak: Asier Burguete, Aritz Mendiola, Ainhoa Larrañaga, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain eta Ramon Agirre // Nerea Gorriti.
  • Ekoizpena: Pausoka.
  • Iraupena: 70 min.
  • Adin gomendatua:5-16 urte

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean.

Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel Markelek Markel izaten jarraituko du.

Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Ordutegia:

  • Martxoak 10: Bi saio, 16:00 eta 19:00etan.
  • Martxoak 11: Bi saio, 12:30 eta 17:00etan.

Lotura interesgarriak:
Villabonako Udala
Glu Glu Produkzioak-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento