>
Eszena

Antzerkia: "Ikimilikiliklik"

Antzerkia:
Lezo
Lekua. Lezo Herri Ikastetxea.
Data. 2020ko Irailaren 25a
Ordua. 20:00
OrganizaLezoko Udala

Marie de Jongh konpainiak "Ikimilikiliklik" antzezlana aurkezten du.

"Sorginei sekulako beldurra nien umetan, nola irudikatuko nukeen ba ni neu urteen joanean sorgin bihurtuko nintzela?"

  • Autoretza eta zuzendaritza: Jokin Oregi
  • Antzezleak: Ana Meabe/Aiora Sedano, Maitane Sarralde, Juana Palacios/Leire Omeñaca
  • Eszenografia: Ikerne Giménez
  • Musika: Adrián García de los Ojos
  • Jantziak: Rosa Solé
  • Argiztatzea: Javi Kandela
  • Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo
  • Produkzioa: Marie de Jongh

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala "sorgin" bihurtu den emakume edadetuak.

Sorgin-istorio bat sorginik gabe, ausartei buruzko istorioa ausartik gabe, istorio magikoa magorik gabe, umeei buruzko istorioa horren ume ez badira ere.

Lotura interesgarriak:
Marie de Jongh-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento