Antzerkia: "Jonny Platz"

ANTZEZATAUN programazio barruan, Jon Plazaolak "Jonny Platz" obra eskainiko du euskaraz.
"Jonny Platz" - Munduak behar du zerbait. Denok pikutara ote goaz? Gizona gizonarentzat otso denetik, ez diogu elkarri hozka egiteari utzi. Kaleko Homo urbanis xume batek ba al dauka Darwinen hautespen naturalari ihes egiterik saiakeran bizia galdu gabe?
Jon Plazaola da galdera hauei erantzuteko gai den azken gizakia. Matxuratua eta orbainez betea dagoen munduari diagnosia egin eta partxeak jarriko dizkio Plazaolak ordubete inguruko umorezko bakarrizketa batean.
Jon Plazaola: Artista Urretxuarra polifazetikoa: Aktorea, zuzendaria, gidoilaria, idazlea, aurkezlea... Bere bakarrizketa barregarrienak eskeintzen...
Tokia: Troskaeta tabernan.