Antzerkia: "Miren Maiteder Kabareta"

Donostiako Gazteszena Aretoan, Zurriola Antzerki Eskolak "Miren Maiteder Kabareta" antzezlana eskainiko du.
"Ama, izar bat izango naiz?" Bai, Miren Maitederren ametsa izar bilakatzea da, baina zein ote da izarretarako bidea, non ote dago eta... Zenbat da bidesaria? Ikusi eta ikasi. Umorez nahiz ironiaz zipriztindutako antzerki musikal bat da hau, gezurrezko amets desiratuak sortzen nahiz zapuzten eta ere amesgaizto ere bihurtzen direneko tragikomedia bat. Bizitza ez da ametsa, bizitza kabareta da. Ongi etorriak!
Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
Zurriola Antzerki Eskolaren weba