>
Eszena

Antzerkia: "Mis mejores hazañas"

Antzerkia:
Ordizia
Lekua. Herri Antzokia
Data. 2021ko Urtarrilaren 22a
Ordua. 19:00
Prezioa. 12 ? €
OrganizaOrdiziako Udala

Beasain eta Ordiziako Antzerki Garaia Zikloaren barruan, Alikate Producciones konpainiak "Mis mejores hazañas" antzezlana aurkezten du.

  • Aktorea: Luis Zahera
  • Aurkezlea: Kike Viguri
  • Ekoizpena: Alikate producciones
  • lraupena: 90 min.

Luis Zahera aktore galiziarrak bere alderdirik komikoena aurkeztuko du, monologuistarena, "Mis mejores hazañas" komedia-showarekin, arlo pertsonaleko eta profesionaleko pasadizoz beteriko ibilbidea, barrez lehertuko gaituena. Esperientzia eta istorio pertsonalez betetako showa da, eta bere bidaiez, lanez, maitasunez eta familiaz hitz egingo digu, beti ere surrealismoaren ikuspegitik begiratuta, Zaheraren ikutu bereziarekin. Eta nola ez, bere Goya sariaz ere hitz egingo digu.

Sarrerak eta abonuak -  Sarrerak, antzezlana egin behar den antzokiaren leihatilan (Beasaingo Usurbe antzokian eta Ordiziako Herri Antzokian) eskuragarri egongo dira, eta baita www.kutxabank.eus zerbitzuan ere.
Horrez gain, denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa da, eta hauek erosteko epea urtarrilaren 11a arte egongo da; egun hori barne. Denboraldi osorako abonua erosten dutenek emanaldi guztietara sartzeko aukera izango dute, bai Beasainen zein Ordizian egiten direnetara. Horrez gain, bi herrietan urtean zehar izango den antzerki programazioaz informazio zehatza jasoko dute.
10 sarrera baino gehiago erosi nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek sarrera-prezio berezia izango dute: 10 euro sarrerako. Taldeko sarrerak lortzeko dagokion Udaleko kultura sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.

Lotura interesgarriak:
Sarreren On Line Salmenta
Ordiziako Udala
Antzerki Garaia 2021 - Ordizia
Alikate Produccionesen facebook-a
Beasaingo Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento