>
Beste ekitaldi batzuk

Antzerkia: "Nola gorde errautsak kolkoan eztulik egin gabe"

Antzerkia:
Hernani
Lekua. Hernaniko Biteri Kultur Etxea
Data. 2020ko Urriaren 2a
Ordua. 20:00
Prezioa. Entrada libre
OrganizaHernaniko Udal Liburutegia

Hernaniko liburutegiaren "Hitz-andana" egitarauaren barruan, Miren Agur Meabek "Nola gorde errautsak kolkoan eztulik egin gabe" poesia, musika eta irudien ikuskizuna aurkezten du.

  • Zuzendaritza: Eneritz Artetxe
  • Hitzak: Miren Agur Meabe
  • Musika: Amorante
  • Ikus-entzunezkoa: Aitor Gametxo

Miren Agur Meabek poema berriak plazaratuko ditu. Egilearen ohiko gaiak azalduko zaizkigu.
Soinu banda, ezohiko soinuen bila dabilen Amorantek jarriko du. Hori gutxi balitz, Aitor Gametxoren ikus-entzunezko sormenak ilustratuko du giroa. Eneritz Artetxe teatrogileak ikuskizuna harilkatzeko ardura hartu du. Hiru sortzaile handi Miren Agur Meaberen poesia indartsu bezain hunkiberari oihartzun egiteko.

Oharrak: Aretoaren edukiera mugatua. Gonbidapenak Biteri Kultur Etxean.

euskera-castellano

Envíanos tu evento