Antzerkia: "Prohibido echarle cacahuetes al mono"
Salva Reinak "Prohibido echarle cacahuetes al mono" antzezlana aurkezten du.
- Testuaren egilea, zuzendaritza eta antzezlea: Salva Reina
- Gomendatutako adina: + 16 urte
Salva Reinak Prohibido echarle cacahuetes al mono ikuskizuna dakar, eta, bertan, haren alter egoa, Chuki, oholtzara igoko da, zer gerta ere. Gaurkotasuneko gaiak eta muturrera eramandako eguneroko egoerak lantzen ditu, publikoarekin inprobisatzen du eta ahal duena egiten du. Erdizka ganberroa eta erdizka samurra den ikuskizuna, stand up comedy formulan oinarritua... Kontua da ez dakiela tutik ere ingelesez.
Karismagatik eta publikoarekin konektatzeko trebetasunagatik da ezaguna Salva Reina, eta bere komedia-estilo berezia dakarkigu, eguneroko bizipenak eta bizitzaren egoera absurdoak hizketagai hartuta. Umore hurbil eta autentiko horrekin eta istorio irrigarri horiekin, publikoa erabat liluratzen du.
Lotura interesgarriak:
Salva Reinaren weba
Donostia Kultura
Sarreren On Line Salmenta