Antzerkia: "Psike"
Markeliñe konpainiak "Psike" keinuzko antzezlana aurkezten du.
- Gidoia eta zuzendaritza: Markeliñe
- Koordinazioa: Iñaki Egiluz
- Antzezleak: Fernando Barado, Itziar Fragua, Gaizka Chamizo, Nerea Martínez, Jon Koldo Vázquez edo Ander Basaldua
- Zuzendaritza teknikoa: Paco Trujillo, Jon Kepa Zumalde
- Zuzendaritza artistikoa: marieta soul estudio creativo
- Atrezzo eta osagarriak: marieta soul estudio creativo, Kurva S.L
- Eszenografía: Ingeniería y aventura
- Jantzien diseinua: Maite Hernández
- Diseinu grafikoa: Trupp Comunicación
- Produkzioa: Joserra Martínez
- Zabalkuntza: Gloria Hernánde
Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea erakutsiko ditu, ez duelako lortzen aintzatespena eta txaloak jasotzeko nahia.
"Buru handi " barrutik datozen barreek artistari iseka egiten diotela dirudi. Ahots probokatzaile horiek isilarazteko ahaleginean, artistak bere kontzientziaren mamuekin egingo du topo.
Onirikoa arrazoiari gailentzen zaion bidaia zorabiagarrian lagunduko dioten izaki kontrolaezinak.
Ustekabeko aldaketak dituen eta apurka-apurka ahultasun baten susmoa iradokitzen digun benetako abentura: definitzen gaituen baina gure kontroletik eta borondatetik kanpo dagoen barneko bizitza sekretu baten existentzia.
Azkenean, artistak bere txaloa lortuko du eta, agian, mugitzen gaituena hori dela aitortu beharko dugu. Besteek ezinbestean gu aintzatetsi beharra.
Tokia: Fanderiako tenis pistan.
Oharrak: Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.
Gonbidapenak: Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 30ean, goizeko 09:00etan jarriko dira eskuragarri.
- Non?:
- ONLINE: https://bibe.me (Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte).
- Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) (agortu arte edo abuztuaren 6eko 12:00ak arte).
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.
Ekitaldian:
- Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
- Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
- Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
- Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa. Aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat.
- Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.
Lotura interesgarriak:
Markeliñeren weba