Antzerkia: "Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿Verdad?"

Donostiako dFERIA jaialdiaren XXXI. edizioaren barruan, Tanttaka Teatroa konpainiak "Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿Verdad?" antzezlana aurkezten du.
- Egilea: Mireia Gabilondo
- Interpreteak: Karmele Aranburu, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
- Jantzitegia: Ana Turrillas
- Argiztapen diseinua: David Bernués
- Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
- Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
- Ekoizpen Exekutiboa: Ane Antoñanzas
- Ekoizpena: Paola Egibar
- Administrazioa: Maite Gorrotxategi
- Argazkiak: Barbara Sanchez Palomero
- Kartel diseinua: CDN (Emilio Lorente)
- Banaketa: Portal 71
- Ekoizpema: Centro Dramático Nacional eta Tanttaka Teatroa
PERTSONAIAK:
- JOSE MANUEL: 37 urte. Garun-paralisia duen psikoterapeuta arrakastatsua.
- LUCIA: 35 urte. Depresioa du paralisi emozionala dela eta.
- YOLDI: 35 urte. Paralisi intelektuala duela dirudien landare zaintzailea.
- MARTINA: 60 urte. Paralisi metafisikoa duen psikiatra.
HIRU AKTORE daude (LAU PERTSONAIA izan arren), LUCIAK nortasun disoziatiboaren nahasmendua baitu, nortasun anizkoitza bezala ezagunagoa dena; beraz, YOLDIri buruz ere hitz egin behar dugu, LUCIAren beste "ni"-ari buruz, LUCIAk duen trauma dela eta, adimen-urritasuna duen emakume gisa azaldu dena.
Beste bi pertsonaia izango ditugu, nahiz eta adimen artifizialak izan: ALEXA eta ENMANUEL.
Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda:
LUCÍAk izugarrizko depresioa du, eta ondorioz, esperientzia bikario bat biziko du adimen urritasuna duen gazte zoragarri baten bitartez: YOLDI.
YOLDIk JOSÉ MANUEL psikoterapeuta ospetsuaren landareak zainduko ditu; izan ere, garuneko paralisia dela eta, erabateko mendekotasuna du orain. Bere psikiatrarekin soilik hitz egiten du adimen artifizial batekin, ALEXArekin, duen harreman oso intimoaz.
MARTINA, psikiatra, misantropo xamarra da, eta ezin du gehiago. Ezin du bizitza jasan. Ez da gai alaba Luciari laguntzeko. Amore emango du? Agian bai.
Noski, hiruretako batek ere, barkatu, lauetako batek ere ez daki ezer besteei gertatzen zaienaz, ez haien desilusioez, ez haien sekretuez; baina bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien gauzarik onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da.
Lotura interesgarriak:
Tanttaka Teatroaren weba
Donostia Kultura
Sarreren On Line Salmenta
dFERIA 2025 - Donostia