>
Eszena

Antzerkia: "Txan Fantasma"

Antzerkia:
Donostia-San Sebastián
. Ernest Lluch Amarako Kultur Etxea
. 9 de octubre de 2026
. 18:00
. Gonbidapenarekin / Con invitación €
OrganizaDonostia kultura

Pantzart eta Bihar konpainiek "Txan Fantasma" txotxongiloen antzezlana eskainiko dute.

  • Ikuslegoa: Familia

Karmentxu bere izeba Edurnerekin bizi den haur umezurtza da. Txan Fantasma bere gelan sartzen da. Haurrak ikusten duenean, bertan geratzea eskaintzen dio baita bere lagun izatera ere. Egun batean, neskak globo gorri handi bat ekartzen du eta harekin jolasten dira zoriontsu.Izugarri ondo pasatzen ari direnean bere izebak haserre bizian kendu egiten dio."hemen ez dago mamurik, Don Feliperekin hitz egin beharko dut" Neskatila oso triste geratzen da. Nahiz eta panpina eta Txan kontsolatzen saiatzen diren, ez dute lortzen. Don Felipe medikuak aztertzen duenean, izebari esaten dio berriz ere irudizko lagunaren kasu baten aurrean daudela eta arraroen etxera bidali beharko dutela berriz ere. Gau hartan bertan Txan eta Karmentxuk ihes egiten dute etxetik. Bidetik kantatu eta barre egiten dute eta jaiak ospatzen dituen herri batetara iristen dira.Han Txanek bolak botatzen laguntzen dio Karmentxuri, eta erroskilak jaten dituzte, baita parrez lehertu ispiluen aurrean. Azkenean zaldiko maldikora iristen dira eta zaldi baten gainean esertzen dira.Bira egiten dute behin eta berriz eta Karmentxuk hegan egiten dutela imajinatzen du. Gutxinaka periko postuek haien ateak ixten dituzte eta gure lagunak lo geratzen dira zaldiaren gainean.Esnatzen direnean, hortxe daude Don Felipe eta izeba Edurne oso serio. Neskatila kotxean sartu eta jende arraroaren etxeraino eramaten dute.Sartzerakoan neskatilak agur egiten dio Txani. Inoiz ez du ahaztuko. Mariasun Landa idazlearen ipuinaren amaieran, Neskatila etxean sartzen da eta mamúa betirako geratzen da farola baten gainean haren zain.

Taldearen Historia

Pantzartek haur zein helduentzako antzerki garapenetan jarduten den konpainia dugu. Pantzart euskal kulturan ihauterietako pertsonaia bat dugu. Ero, bufoi, erraldoi, nano, munstro eta estilo ezberdinetako pailazoen jaia: hau da gure lanaren inspirazioa den herriaren barre algara eta ihauterietako kultur komikoa.
2012.urtean Boli Bili Boli estreinatu zuten Tolosako Topic-en. Boli bili Boli paper txotxongilodun ikuskizun bat da 3tik 6 urte bitarteko haurrentzat egindakoa. Pantzartek sortu zuen Topic Tolosarekin koprodukzio gisa eta Santi Sos-en laguntza bereziarekin.
Juan Kruz Igerabideren testuan dago oinarrituta, gipuzkoar idazle ezaguna haurrentzako poesia alorrean. Bere poema txiki eder eta ipuin motzetatik hasi ginen beraz lanean eta bertatik marrazki, abesti, paper objektu, eta bertsoekin osatzen den ikuskizun osoa gin genuen.
Elena Bezanilla, Pantzarteko zuzendari orokorrak, zuzendari gisa urte asko daramatza.Produkzio lanak, pedagogia lanak eta eszenografiak lantzen ditu nazio eta nazioz haratagoko proiektuetan: Bread and Puppet(USA), Dream community(Taiwan), Central Saint Martins (Londres eta Sevilla) Sala Endanza (Sevilla), CAT (Sevilla) , La Nave del Pasaje (Sevilla), Pikor Teatro (Maestu, Araba), Agerre (Donostia),Trikipunk (Donostia), Sebastopoleko Titiriteroak (Donostia), eta abar.
Azken bolada honetan Pantzarteko hainbat proiektu aurrera eramateaz gain Teatro Foroko zenbait tailer eta pieza atera ditu aurrera.

Oharra:
Gonbidapenak emanaldiaren bezperako 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Ernest LLuch Kultur Etxean. 4 gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.


Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
Bihar Taldearen weba
Pantzart-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento