Antzerkia: "Viejovenes"

Joaquin Reyes & Ernesto Sevilla bikoteak "Viejovenes" ikuskizuna eskainiko du.
Bikoteak bere ibilbide artistikoak 12 urte betetzen dituenez, gutxi gora behera, ikuskizun berria aurkezten digu. Kasu honetan bikote komiko gisa aurkeztuko dira (profesionalki egiten duten lehenengo aldia), zuzeneko esketxak egin eta bakarrizketak alboan utzi. Eta noski ikuskizunak izenburua du: "Viejovenes"
Nola ikustebn duzue? Mobida honetarako prest al zaudete? Orain ez erantzun, etxean hitz egin eta ondo pentsatu ondoren antzokira etorri. Ohar bat: jan gabe azaldu ikuskizuna 110 minutuko baita.
Joaquín Reyes eta Ernesto Sevilla komikoen generazio berriko umore bikotea da, umore absurdoan eta surrealistan arrakasta lortu dutenak. Milioika, bueno edo milaka, jarraitzaile dituzte eta beraiek zuzendu eta sortutako "Muchachada Nui", "La hora Chanante" eta "Museo Coconut" programei esker ezagunak dira.
Lekua: Kursaalgo Auditorioa.
Lotura interesgarriak:
Sueños Musicales-en weba
Kursaal-en weba