>
Jaiak

Arantzazura Erromesaldia 2023

Arantzazura Erromesaldia 2023 en Legazpi
Legazpi
Lugar. Legazpi
Fecha. 8 de septiembre de 2023
Hora.
OrganizaLegazpiko Udala

Datorren irailaren 8an, urtero bezala Legazpik Arantzazun du hitzordua.

Datorren irailaren 8an, urtero bezala Legazpik Arantzazun du hitzordua. Eta aurten, pandemia ondoren berriro ospatuko dugu ohiturazko herri bazkaria.

Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino. Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da eta.

Bestea, goizeko 11:00etan izango da Arantzazuraino, eta hau ere Nafarroa 18an dagoen autobus geltokitik irtengo da.

Herri bazkaria pandemia ondoren berreskuratzen da aurten eta Arantzazuko Santutegian egingo da.
Bueltatzeko autobusa 17:30etan izango da. Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan abuztuaren 21etik aurrera.

Lotura interesgarriak:
Legazpiko Udala

euskera-castellano

Envíanos tu evento