Ardiki Eguna 2024

Zaldibiako Udalak eta Ardiki Eguneko Batzordeak antolatzen duten Ardiki Egunaren barruan XXIX. Mondejo lehiaketa eta Aralarko Artzain Gaztaren XXVI. lehiaketa burutuko dira.
ZALDIBIAKO XXIX MONDEJU LEHIAKETA
1. PARTE-HARTZAILEAK:
Parte-hartzea irekia izango da. Mondeju zuria egiten dakien edonork har dezake parte.
2. IZENA EMATEA:
Izena urriaren 26a baino lehen eman behar da 650 354 379 telefonora deituz.
Edo Ardiki Elkaitea emaila idatziz ardikielkartea@gmail.com
3. AURKEZPENA
- 5 kana ekarri behar dira
- Bertako produktuekin eginak.
- Mondejuak, beren salda eta guzti, Zaldibiako plazara eraman behar dira urriaren 27an goizeko 10:00ak baino lehen.
4 PUNTUAZIO-IRIZPIDEAK:
Lehiaketan aurkezten diren mondejuen puntuaziorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan: itxura, estalkia, ebaketa, zaporea, usaina eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina.
5. EPAIMAHAIAREN OSAKETA:
Epaimahaia jatetxeetako sukaldari ezagunek eta gai honetan aditu diren herritarrek osatuko dute.
6. SARIAK:
1.- 300 euro eta txapela.
2.- 200 euro
3.- 100 euro
7. PARTE-HARTZAILE
GUZTIEK 25na euro jasoko dituzte
EGITARAUA
10:30etan. Diana. Heiriko Txistulari Taldea eta trikitilariak alaituta.
Artisautza erakusketa. Ardi ga2ta eta Mondeju egiten, telarra lanean, zesto edo aulkiak egiten...
Artisau produktuen azoka. Ganadu erakusketa.
Latxa arrazako ardi eta ahari, pottokak, Ahuntz azpi gorriak.
11:00etan. Zaldibiako XXIX. Mondeju eta XXVI. Aralarko Gaztaren Lehiaketak.
Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertso kantari direla, Zaldibiko mondejuak dastatu ahal izango dira herriko plazan, eta bertan egingo den bazkarirako txartelak sagai izango dira 25eurotan.
13:15etan. Sari banaketa.
14:30etan. Bazkaria. Herriko Plazan, mondejua, ardikia gisatuta, ardikia erreta piparrakin eta afalarko gazta, kafea eta patarra.
Bazlakostean erromeria Niko eta Benatekin. 2024ko Ardiki Egunari amaiera emateko.
Lotura interesgarriak:
Egitaraua (PDF)