Arditurri meatze gunea
Juan Guillermo Thalacker ingeniariak 1803an Oiartzungo (Gipuzkoa) Arditurriko meazuloak bisitatu ondoren esandako hitzak adierazgarri dira espazio honen handitasuna eta berezitasuna ulertzeko. Ba al zenekien Arditurriko meatzeak, duela 2.000 urtetik ia etenik gabe ustiatu ziren meatze-galeria bakanetakoak direla? Gaur egun meatze-barrutiaren ingurua berreskuratu da, 1984an Real Compañía Asturiana de Minas enpresak ustiapena utzi ondoren.
Arditurrin, bisita gidatuen bidez, meatze-barrutiaren lurpeko galeria batzuk bisitatu ahal izango dituzu, baita Aiako Harria - Parketxe Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa ere, parkearen ondare, kultura eta natura aberastasuna modu arin eta didaktikoan ezagutzeko.
Oinarrizko Bisita
Arditurriko meatze gunearen bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.
Teknologia berriei esker, 2.000 urtez Arditurriko meazulotan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazuloaren bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.
Sarrera honekin Interpretazio Zentroa eta meazuloa (180 mko pasarela egokitua) bisitatu ahal izango dituzu.
Iraupena: 60 min.
Audiogida eskuragarri bisita ingelesez, frantsesez eta katalanez egin nahi dutenentzat. Arditurrirekin harremanetan jarri zerbitzu hau aldez aurretik eskatzeko. Gogoratu zure entzungailuekin etortzea (jack konektore estandarra). Unitate mugatuak.
5 urtetik beherako umeak heldu batengatik lagunduta etorri behar dira.
Bisita irisgarria eta mugikortasun urritua dutenentzat egokia.
Lotura interesgarriak:
Sarrerak online